www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

KANBO, UDAZKEN ARRATSALDE BATEZ

 

                        I

 

Urtsu mendiko maldak, gorriz aphaindurik,

Iguzki gozoari dir-dir badagozi...

Ardiak lerro-lerro, luzaz alhaturik,

Gau etsaiaren ihes bordara doazi.

 

Xoratua bazterrer beha nago xutik.

Zorigaitzik badenetz ere dut ahantzi

... Iguzkiak, emeki jaustean zerutik,

Eskainiz azken garra, derasa goraintzi.

 

Ostoa gorri dute gazten haitztegiek:

Urhezkoak direla daukate begiek.

—Kanbon da laketurik jartzen udazkena!

 

Haizeak dakarzkigu hasperen eztiak;

Bulharrak bethe nahiz dabiltza eriak.

—Eskual baratzeetan Kanbo da lehena.

 

 

                        II

 

Anjelus hedaturik gaur azken aldikotz,

Oraixet ixildu da dorrean izkila...

Gaua jautsi denean, ez bero ez ta hotz;

Haize hegoak dauka epheltsu hazila.

 

Xakur batek hau! hau!-ka piztuz gau ixila,

Erakutsi nahi du baduela bihotz.

Bere dituen gauzak oso beiratzekotz

Ohoina beraz handik urrun joan dadila!

 

Haur,... aberekin orai etxera nindoan...

Behiez orhoitu-ta, jarri naiz leihoan:

Ez dut entzun joaren xilintx on arina!

 

... Jendeak aireketa zabiltzan kanpoan,

Heien ahotik hitz bat eskuaraz etzoan...

Zorigaitz! Kanboraino hiria da jina!

 

aurrekoa hurrengoa