www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

ETXEA

 

Bixkar batean, iguzkitara, dago eskualdun etxea!

Hegaztei gorri, arpegi garbi, eta zabalik athea;

Gorrian garbi: gure odola! garbian argi: bihotza!

Athea zabal: eskalek ere aurkhi dezaten egoitza.

 

Eskual-Herriko bixkar batean ginen biziari sortu,

Iguzkitara dagon etxean gintuen indarrak hartu;

Oi, nola dugu geroztik utzi burhasoen atherbea?

Arrotz bat dela bixkar hartako etxaldearen jabea!

 

Udazkenean, ihesi doha hegaztin ainhara beltza,

Ez baitezake jasan gaixoak mendietan dugun hotza;

Udaberrian, iguzki ona deneko berriz agertu,

Huna nun zaukun xori ber bera ezkaratz berean sartu.

 

Xoriñoaren lur ohantzea negu luzean egon da:

Ixilik, hutsik, bainan halere nehork ez du barreatu...

Zadien itzul, ainhara horri ez ginuen zeren galda,

Urez haindian, bertzerik ez du gau et'egun gogoratu.

 

Eskual-Herriko seme alabak, egin ainharak bezala:

Bixkar hartarik, ezin bertzean, behar bazirezte jautsi,

Orhoit arrotzak zuen etxea bildu nahiz dabiltzala,

Zuen ohantze goxotik, othoi, ez bethikotz joan ihesi!

 

aurrekoa hurrengoa