www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

AMA!

 

                Airea: Ortziraletan duzu Garruzen merkatu!

 

Maitatua sobera nintzelarik haurra,

ez nakien nik zer zen amaren beharra;

bortu batean orai naiz bakar bakarra,

hartaz orhoit' orduko heldu zaut nigarra.

 

Hegalñoak azkartzen sendituz geroztik,

baitoazi xoriak ohantze gozotik,

halaber joan ninduzun amaren altzotik...

ahantzia bainute herrian engoitik!

 

Bainan ama gaixoak ez nu ez ahantzi:

maiz daut Eskual Herritik igortzen goraintzi:

hautsi nion bihotza, nuenean utzi;

neretzat baizik ez da halere han bizi.

 

Bero daukat nik ere bihotzean garra,

Jinkoak piztu zauntan eskualdun pindarra!!

ama baitut oraino minetan indarra,

ama, gau ilhunean, argidun izarra!!!

 

Nere bortu gainetan baniz enoatzen,

gaizkirat balinbazaut bihotza lerratzen,

zure begi garbiez, ama, naiz orhoitzen,

eta lanari gero kuraiekin lotzen!

 

Oi maiz ametsetarik izan dut gogoan

goxoki nindagola lehen ohakoan,

aingeruer begira, ganbera xokoan,

eta, zu hantxet irriz, ama, ner'ondoan!

 

Frangotan huts ohiez orhoitzen ere niz...

ama, gazte denbora berriz haste balitz!

nigar egin-arazi dautzut anhitz aldiz,

nigarrak niri zauzkit jauzten orai borthitz!

 

Aspaldi du naizela sor-etxetik joana,

hamargarren urthea hurbil iragana:

noiz othe naiz hemendik jinen zure gana,

ama, saristatzerat zor dautzutan lana?

 

Untziak noiz nu berriz horrat eremanen?

etxerako bidexka noiz dut nik iganen?

eta zutarik, ama, musu bat ukanen?

oi! ba laster dautazu agian emanen!

 

                    * * *

 

Aho batek eztiki diolarik: Ama!

hitz goxo bakar horrek mundu bat derama...,

ama baino hoberik zer ditake asma?

haren maithatzen beraz gaiten oro thema.

 

Eskualduna, 1911ko apirilaren 7an

 

aurrekoa hurrengoa