www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

MENDIRAKO BIDEAN

 

Eskual-herrian ostaler guti, ostalertsa gehiago;

Emaztearen eskuetan den ostatua garbiago;

Bazterrek dir-dir argi dezaten etxekandre pruntta bego,

Bere jaun lodi puska bezala baso husten ez baitago.

 

Iguzkitarat Maiatza jeiki, elhurrak urthu mendian;

Negu tzarraren uztar gaixtoak akabo dire agian!

Gure artzainak bortuko bider lotzerat orai abian;

Bainan joan aintzin eginen dute ohiko besta herrian.

 

Egarri, gose, huna nun giren: arratsalde on, Kattalin!

Zure senharra fleitean denetz nahi ginuke ba jakin;

Ase on baten orhoitzapena ereman ere gurekin;

Pagamenduaz, gasna duguno, ez odol gaixtorik egin.

 

Bortz ilabethez, mahaina xuhur, etzangia taula gogor,

Beren mendian biziko dira gure harrabotseri gor;

Erretirako balinbada gaur edale bezenbat moxkor,

Ez du ez bihar buruko minak gibelaraziko nehor.

 

Gutarteraino, jo eskuin ezker, udan arrotzak ibilki;

Ostalertsaren ezpain ederrek guzier irri gozoki;

Paristarrekin senharra baino etxekandrea hobeki,

Hunek erdara, bai uste nuke, Parisko modan baitaki.

 

Ostalertsaren alaba horrek badu sobera urgulu:

Amak hain untsa daukan etxea etzaio aski gaztelu!

Sasoin bezenbat gizon-gai berri, bethi dena mirakulu!

Xuhurra luke bere senhartzat artzain on bat hartzen balu!

 

aurrekoa hurrengoa