www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

AZKEN HITZAK

 

Kurutze bati lau itzez dute josi Jesusen gorputza;

Jainko Gizonak aneietarik horra zer duen emaitza!

Sortu zelarik, ohakorik ez; aska bat zikhina, beltza;

Hiltzerakoan, zur gogorrean arrunt buluzia datza.

 

Mendi kaskoan dena elhe tzar, gaixtaginak badabiltza,

Hoben gabeak, ixil, ixila, jasaiten du zorigaitza.

 

Kurutze hura xutitu zuten, ager zadien gorago;

Guziek ikhus zezaten ontsa Jesus hartarik dilingo.

Hiltzera doan garbi bakharra, Erospenaren bermego,

Sukharrak jana, odolez husten, Kurutzean ixil dago.

 

Berak, hitz batez, suntsi litzake jaukitzen zaizkonak oro,

Arrangurarik ez du eginen, odola hor badario.

 

Etsai abreak, lagun galduak Jesusek ditu ikhusten,

Erhoen oihu, irri zikhinak Jesusek ditu entzuten;

Ikhusten gero, Bera hil gatik, guhaur zer hariko giren,

Entzuten orai, Berak eginaz, gizonek zer derasaten;.

 

Jainko semea geldirik dago, Jabe delarik ororen;

Meneko dugu —hala nahi du— meneko gure hobenen;

Eta, Kurutze hartan josia, Jesus da guretzat hilen.

 

Bainan odolez, azken hatsetan, arrunt hustu baino lehen

Gizon sortuak bere Aitari galde bat igorri zuen:

«Aita! urrikal, barka horier; ez dakite zer dagiten».

 

aurrekoa hurrengoa