www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

AGUR MARIA

 

Udaberriko iguzkiaren hats aberatsak deithurik,

Liliak horra nun sortu diren, urhe, zilharrez eginik;

Salomon bera ez baitzabilan hoin ederki aphaindurik,

Gure begiek ez baitukete ikusgarriago denik.

 

Mendian gora, harrok-artetik jali ura garbi doa;

Goiko urdina bere duela mirail ezin hautsizkoa,

Iguzkitarat irriz jausten da; —balu gizonen gogoa,

Jakin lezake guk dakiguna: zoin aldakor den aroa.

 

Itsas haizeak mendietarat hedoi gaixtoak dakhartza;

Ilhun eta hotz, erhokerian, jostatuko da ekhaitza:

Lili ederrer ekharria du herioaren jo beltza;

Errekan, orai, urak, goitika, baderama lohi gaitza.

 

Lili bat agertu da, lurrean agertu;

Bainan ez du lurreko gaitz izpirik hartu;

Zerua bezain garbi, zerutik zen sortu,

Sortzean bezain eder, zerura da sartu.

 

Ithurri bat jaio da, izar ur begia,

Bere zaukana bethi Jaunaren argia;

Ekhaitzak ezin dako nahari lohia;

Hortan baitu Jesusek ukhan edaria.

 

Gabriel aingerua, Zeruko hitzlari,

Etxeraino zitzaion jautsi Mariari,

—Bera zagoen batez, othoitzean hari,

Erraiteko Jainkoak nola zuen nahi.

 

Zion: Agur Maria, bakhar emaztea

Dena garbi, argi huts, itzalik gabea

Aita zurekin duzu; harena zurea;

Zutarik sortuko da Jesus Jaun Semea.

 

Guk, gaixtoek diogu: Ama zerukoa,

Ama guziak baino bihotz beragoa,

Atxikaguzu othoi, zure lagungoa

Gal ez giten delarik jinen herioa.

 

aurrekoa hurrengoa