www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

IGELA, IDIA BEZENBAT NAHIZ

 

        Igela,

        Ergela,

Tripa xabal xabala,

Putzutik zagon,

Idi bati beha.

 

        Idia

        Lodia,

Tripa jori joria,

Janik bazka on,

Etzen beldur meha.

 

        Igelak idiari:

Nola duk tripa hori?

        Idiak igelari:

So' gizan bada niri!...

 

        —Nahi dun zitzi?

Re ke ke ker, kerre kroak:

Letania Grekezkoak

        Behar tun utzi;

        Nahi dun zorro ?

Mia putzu, mia berho,

Gau-et-egun berdin erho,

        Ez egin orro!

 

Idiaren erraner,

        Igela,

        Ubela,

Ernari baitzen laster...

        Ahotik,

        Uzkitik,

Aingira bezain ixil;

        Pokerrak

        Uzkerrak

Barnerat guziak bil...

 

Ba, bainan... ezinbertzea:

Urratu zankon hertzea!

 

aurrekoa hurrengoa