www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

GOIZ-ALDE BAT ESKUAL-HERRIAN

 

                Airea: Gazte gira gazte hogoi-bat urthetan

 

Goizik bainindagon zeruer begira,

Ikusi-ta sortzen iguzki distira,

        Etxetik naiz athera,

        Bihotza alegera,

Egun berriari agur egitera. (berriz)

 

Betbetan xoriak dira iratzartzen,

Hekalaz harrotuz lorian airatzen,

        Bozkarioz bethetzen,

        Beren kantuer lotzen,

Zoin gehiagoka orai zauzkit artzen!

 

Banazka hil eta gain hartan izarrak,

Urhearen pare dagotzi bazterrak...

        Iguzkiaren garrak

        Egin ditu lasterrak...

Urhean daduzka mendien bizkarrak.

 

Buru-has orduan naiz belhaunikatu,

Bertsu hoberenak ditut gogoratu,

        Berehala moldatu,

        Gora xaramelatu,

Jinkoari dazkot lehenak kantatu!

 

... «Eskerrak, Jabea, bihotz-bihotzetik,

Goiz hau dugulakotz zuhauren eskutik,

        Xoriak oihanetik,

        Ari dira gogotik,

Halaber zoazkit bertsu hauk ahotik...

 

... Agur zuer ere, bazter eskualdunak,

Oihan, zeru, pentze, mendixka legunak!

        —Laborari lagunak,

        Osoki bihotzdunak,

Ditzagun iragan hemen gur'egunak!

 

Etxekoak, laster alhorren gainerat!

Iguzkiak gaitu galdatzen lanerat:

        Oi lan ederrenerat

        Guziz hoberenerat,

Munduari jana biltzen dakonerat!!»

 

                    * * *

 

Etxetan atheak dituzte zabaltzen,

Argia gaindika zakotela sartzen.

        Haro bat dut aditzen

        Orotarik airatzen,

Laborantza baita lurretan mintzatzen!

 

Oi laborantzaren boz eder, azkarra!

Goizari diola egiten agurra,

        Izarñoen nigarra

        Ihinztatuz belharra,

Irriz dagolarik, iduri zilarra!...

 

aurrekoa hurrengoa