www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

MARI-KATALIN

 

                Airea: Iragan besta biharamunean

 

        Errekanbordako Mari-Katalin

        Barda Parisetik etxera da jin:

Buruan, jasan ahala, saski bat lore:

        xuri, gorri, beltx, urdin:

        Beso, lepho, bapo bulharrak arin...

        Hiritar andreek dituzte berdin!

 

        Behazu Katalin etxerakoan,

        Zoin urhats hertsiak eginez doan!

Zer debru! Senhar-gai batek eman dakoia

        bi belhaunen ondoan

        Behorrer lotzen duguna zangoan

        Urrunegi hel ez diten kanpoan?

 

        Mari-Katalinen anai gaztena,

        Ez baita, hori, Parisen egona,

Xut dago, xapelari so: mokor gorri bat

        ez othe den bonbona...

        Horra non, aztaparraturik dena,

        Hup! klik! iresten duen ahamena!

 

        Gero Mari-Katalinen orroak!

        Zer nahi derasa neska harroak...

Bainan deus ez ihardesten bere xokotik

        gaizo Pello ñarroak;

        Biharko zer dion hunen zorroak

        Jakinen du aza baten erroak!

 

        Bideak duke Katalin lehertu...

        Ez da bethi goiz mezarat agertu,

Ta berriz oilar ez-deus bat zakotelakotz

        bet-betan alditxartu,

        Oilarra beharrez eltzean sartu,

        Jaunaren orena bere du hartu.

 

        Belhaunak ez higaturik elizan,

        Katalin ager zitaken ba plazan!

Xapeldun arrotz eihartu jaunxkil batekin

        zaukun hasi're dantzan...

        Ez bide zen aspaldian arizan,

        Oinak ikur-makurka baitzabiltzan!

 

        Zor zioten lagunek zimikoa:

        Soineko zolan haixturren pikoa...

Katalin ohartu gabe, tarratan doa

        urradura mikoa!

        Han izan ez balu zai 'azpikoa,

        Lotzen zakon, lotzen, beheitikoa!

 

                    * * *

 

        Asteleheneko Mari-Katalin,

        Soineko nasai, buruan mantalin,

Joan da, joan, Paris alderat, herritik urrun,

        egoitekotan behin...

        Goraintzi diote gazteek egin,

        Heien jostarazterat itzul dadin!

 

aurrekoa hurrengoa