www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

ANDRENO BATEN OTHOITZA

 

Andreño bat hari zen

    Nigarrez, nigarrez,

Gizonttoa txar baitzen

    Sukharrez, sukharrez.

 

Bi begiek ithurri,

    Hipaka, zotinka,

Etsiturik, bihurri,

    Zainak ezin dauzka.

 

—Nola dutan maitea?

    Ez galda, ez galda,

Ai, ni dohakabea!

    Hilen da, hilen da.

 

Oi, senharretik berex,

    Zer dezaket egin?

Bai, hiltzea zaut errex,

    Hobe dut hil nadin!

 

Hel zakizkit, prest nago,

    Heriotze ona;

Lur huntan, gehiago,

    Utz ene laguna.

 

Othoitz minari xuxen,

    Soin mamirik gabe,

Herio jauna jin zen,

    Dailuaren jabe.

 

Nor dut hartu beharra,

    —Idorki da mintzo—

Zuhaur ala senharra?

    Zer zinion atzo?

 

Gure andrea zanpez

    Mutu gelditu zen,

Ezinaren ezinez,

    Gogor zura bezen.

 

Bere baitharaturik,

    Noizpeit zinez hari,

Erran zion, gurturik,

    Herio Hotzari:

 

—Noren duzun beharra

    Nork duken lehia?

Hor dut ene senharra

    Arrunt hil nahia!

 

aurrekoa hurrengoa