www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

AMAREN ALTZOAN

 

Aingeruen Erregina,

Jesusen Ama Birjina;

Nundik sinhets eta nola

Zu guk ama zaitugula?

 

Zuk egin zinuen haurra

Hain zen ona, hain ederra!

Zeru garbiena baino

Argiago, garbiago.

 

Eta zure haur maitea,

Zeru lurren erregea

Altzora zautzu erori

Ezko hutsa bezain hori.

 

Besoetan daukazuna;

Gorphutz, zauri minek jana,

Guk, lurrekoek, dugu hil,

Lurrean etzadin ibil.

 

Nori so zaude, Maria?

Hila da Jesus garbia.

Guk dugu hola itsustu,

Guk daizkogu zainak hustu.

 

Agortua du bihotza,

Sahetseko saki gaitza

Guk diogu barna egin,

Lasterrago trenka zadin.

 

Maria, zeri so zaude?

Zure hilak nor du alde?

Zure nigarrez gu irriz,

Lan tzar bereko gai berriz!

 

Nola sinhets, bainan nola

Zu gure ama zaudela?

—Ba, sinhets nezak, gizona,

Ni nuk zuen ama ona.

 

aurrekoa hurrengoa