www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

IRAKASPENA

 

Gutarik bakotxaren bizian, oro har,

Gau egunak nolako dira? on ala tzar?

Ardurenik zer dugu? irri ala nigar?

Eza lore bezenbat asun eta lahar?

 

Xoriek ez dagite hazilik, uztarik,

Eta badute zer jan, auher daudelarik;

Lilietan ez dago josten dakienik,

Nor da liliak bezain aphaindua denik.

 

Xorienaz bertzerik guk dugun legea;

Liliena bezala ez gure moldea;

Gizona bideari jarraik litekea

Ez balu, hots emaile, Jesusen elhea?

 

Zelhai batean Jesus gelditu zen behin

Eta, han zarraizkonak ikhusterekin,

Su eta khar zioten guzier hitz egin.

Ordutik dugu ere ona zer den jakin.

 

—Dohatsu beharrean orai zireztenak

Gaizki bekhaiztu gabe ausarki dutenak;

Aitak zuek zituzte seme gehienak

Bere Erresumako premu gai lehenak.

 

Dohatsu dabiltzanak gose ta egarri

Zuzena garai nahiz lurrean ezarri;

Holakoer emanen baitakotet sarri

Sekulako sosegu eta osagarri.

 

Dohatsu zaudeztenak oraino nigarrez,

Ezin helduz indarka, zorion beharrez;

Hariko baitzirezte irri on, samurrez,

Begiak argiturik zeruko ederrez.

 

Dohatsu gaitzetsiak orai ene gatik

Laidoa duzuela hemengoen ganik!

Gaixtaginen gaixtoak ez du iraupenik,

Bethiko zoriona zuentzat daukat nik.

 

Zelhai hartarik Jaunak aurthiki bihia

Phiztu zen bazterretan. Sortu da lilia

Geroztik bizi dena eta zoin garbia!

Ilhunpean dugula guziek argia.

 

aurrekoa hurrengoa