www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

HAURNOAK

 

                Hamar manamenduen airean

 

Jesus eztiak zion lurrean zelarik:

«Othoi, haurño gaixoak ez urrunt nitarik...

Nere zeru garbiko nahi dut hoitarik...»

Eta haurrak zoazkon laster orotarik.

 

Neguan hutsik zoin den idor ohantzea,

Eta lorerik gabe ilhun baratzea!

Halaber aitamentzat haur baten galtzea

Doi-doia dezaketen jasan... kurutzea!

 

Bainan urtzearekin elhurrak mendian,

Xoriek dute berriz kantatzen kafian...

Heien kantu goxoak arbolen erdian

Haurñoak irriz ditu garraitzen lorian!

 

                      * * *

 

Sutan da zorionez amaren bihotza,

Orhoitzapen kiretsak ihesi dabiltza...

Hazten duen umeak, jinik ezagutza,

«Ama» gaur erran dio: bere lehen hitza!

 

Aitari zakonean kopeta goibeltzen,

Haurra bere baitarik hari da urbiltzen:

Eskuñoez bisaia dako pherekatzen,

Eta horra non diren auhenak airatzen!

 

Primaderan eder da segur iguzkia;

Hainitzez ederrago haurraren begia.

Arima bat daukula agertzen garbia,

Hartan xoilki baitago Jaunaren egia!

 

Oi! haur ttipi gaixoen begi beltx urdinak,

Artarekin zeruan Jinkoak eginak!

Haurren ezpain gorrien hasperen arinak,

Bakarrak eztitzeko burhasoen minak!

 

                      * * *

 

Aingeru jautsi dira zerutik behera:

Norbeit jaidura tzar bat jin-eta burura,

Horien zikintzera baladi mentura,

Harek kolpa lezake Jesus ona bera.

 

Zeren huna zer daukun Jesusek errana:

«Haurrer kentzea baino duten zoriona,

Ehun aldiz hobe duk, sinetsak, gizona!

Ehorztea bizirik itsasoan barna!»

 

aurrekoa hurrengoa