www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

ARROSAK

 

Egun hotz batez abar kixkil bat nuen baratzean sartu:

Iguzki deian, hartarik atzo lehen arrosa zaut sortu!

 

Abar gaixoa! — Haixturrez nakon borthizki moztu burua...

Zer den hargatik? — Zauri hartara noizpeit jautsirik zerua,

Zauriño harren nigarretarik erne jaio da phirua:

Irriz gozoki arrosa deraut eskaintzen bere larrua!

 

Oi zer larrua! Argi dirudi, halaber gorri xuhaila...

Arrosa hostoz izan behar da zeruetako dafaila...

 

Oi ez banaki Aingerutxoak gorphutzik gabe daudela,

Erran niro bai heien odolez arrosa bethea dela!

 

                        Eskual-Herria! Zu negupean

                        ez othe zira bada jarriko?

                        —Odol eskasez ez baditake,

                        Jinkoa! horra nere bihotza!

 

Erdi deneko lehen phirua, jaiotzen hasi bertzeak:

Orai Jinkoak eman geriza: hostoekin arrantzeak.

Balinbadu're frango jeloskor behatzaile baratzeak,

Ez ditazke hoik liliari loth, baitauzka borthitz itzeak!

 

Arrosañoek derakarkoten usain onak zoraturik,

Inharak harat hunat dabiltza, bi hegalak zabaldurik,

Kantuz... ihizi gaixtagin zenbeit daukatenean harturik,—

Marmutz ulitxek ene loretik ez baitute zer igurik!

 

Otsailaz norek erranen zuen landatu nuen abarra

Jalgiko zela, nasai, aberats,... arros'ondo bat azkarra!

 

                        Aspaldi danik zaudena,

                        Berriz orduan zinena?

                        Zaintsu pitz Eskual-aihena.

                        Harentzat huts-azu dena!!

 

aurrekoa hurrengoa