www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

AXERIA ETA OILARRA

 

Orarretik

Bardotzeraino

Bada oraino

Bazter galdurik.

 

Errekan arrain,

Larretan herbi,

Hamar, hamabi

Axerien gain.

 

Ez naiz, ez, gero

Ur-oihan-zainez,

(Jaun Kargudunez)

Mintzatu gogo...

 

Hots, axeri bat

Bidaxundarra,

Gaskoin zaharra,

Jin zen biderat.

 

Eta bidetik,

Sabelean hotz,

Begiak zorrotz,

Ttapa ttapa ttik!

 

Horra hor nun den

Axeri hori

Oilar bañori

Bristez ohartzen.

 

Ez da sorhaio;

Hau matrikula,

Hura karkula,

Hurbiltzen zaio.

 

Janik bihi on,

Oraartarra,

Gure oilarra

Goraxko zagon.

 

—Oilar maitea,

Ez dakik gerla

Fini dugula?

Biba bakea!

 

Jauts hadi bertan

Gaiten besarka

Haugi hegalka,

Bi pot nik eman.

 

—Ze, Bakea guk?

Axeri gaixo,

Pottak zoin goxo!

Ago, heldu nuk.

 

To, berri onez

Dathotzik segur

Hantxe bi zahur;

Hi... Hala denez?

 

—Baia bi zakhur?

(Gogoa ilhun,

Gosea lagun),

Banoak... Agur.

 

aurrekoa hurrengoa