www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

NERE HERRIKO BESTA

 

                Airea: Adio izar ederra

 

Iguzkia doi-doia sortzen da zerutik,

Izkilak «tanga-tanga» dio're dorretik:

              «Guziak xutik,

              Jeikiz ohetik,

              Ordu da engoitik!

Dugun orok egun hau iragan gogotik!»

 

Etxek-andre biphilak elizara jausten,

Bidean dituztela zaiak erakusten...

              Meza entzuten,

              Handikan xuxen

              Etxeraino jiten;

Ez da berdin goizegi lanean has diten!

 

Gero bigarren mezan ai zer boz larriak,

Ikaran dauzkatela bazter hil-herriak!

              Eskual-ohiak,

              Iratzarriak,

              Bilduz beharriak,

Kantuen aditzeko dagozi jarriak!

 

Eguerdiko mahainak ziren ezarriak!

Jaki hoberenekin arrunt estaliak!

              Bildotx guriak,

              Oilo larriak,

              Amarrain garbiak!

Eskerrak merezi tu etxek'anderiak!

 

Edariez oraino ez dut deus erranik,

Alta sei, zazpi trago baditut edanik!

              Ala gorritik,

              Ala xuritik,

              Bainan etxekotik!

Ez dakit erretorak baduken hoberik!

 

Artharekin daukagu plaza bat herrian,

Orai hala baitago nola zen berrian!

              Egun lorian,

              Lauak irian

              Oror agerian

Zer partida daukuten ereman airian!

 

Zaiadun beltz mehatx bat egon da nagusi,

Pilotari hoberik ez baitut ikusi.

              Aphez bat hertsi,

              Hor zauku jautsi,

              Ez baitzait itsusi:

Ez du horrek oilaxko anhitzik iretsi!

 

Gero gazte zaharrek gudu bat ginuen,

Eskualdun jauzietan zoinek garraituren!

              Beha zoin xuxen

              Guziak gauden,

              Airos eta lerden!

Zaharrak, jujen ustez, egon dire lehen!

 

Ostatu zokoetan, koplariak aldiz,

Ditxotan ari dire hunek hura murritz!

              Begiak «diz-diz»,

              Mihi puntan hitz,

              Irabazi nahiz...

Guziek badakite nola gogoa pitz!

 

                    * * *

 

Izarño bat badoa hantxet argitzerat,

Jinkoaren begia behaka lurrerat...

              Goazen etxerat

              Loz asetzerat...

              Hots, haurrak barnerat!

Goizik bihar joaiteko zoin bere lanerat!

 

Eskualduna, 1911ko buruilaren 22an

 

aurrekoa hurrengoa