www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

ULIA ETA XINHAURRIA

 

Uli, ulibeltz, ulitz,

(Erle hoinbertze balitz?)

Habe, leizor, leizafin,

Ausart, ohoin, gaixtagin,

Deus onik nehun ezin.

        Hots, tantiruri,

        Elgar iduri,

        Uliak uli.

 

Holakoetarik bat,

Airos iguzkitarat,

Ber bera soinulari,

Eta bera dantzari,

Bi hegalez firrindan,

Orai hemen, gero han...

        —Eskasa gantzan?

        Dunana jan zan!—

        Hari zer dantzan.

 

Hor andere Xinhaurri,

Loth, har, bil eta kurri,

Lasterka bazabilan,

Negu aintzin, dena lan.

Zerbait duenez galdu,

Ulia zaio heldu,

        Kakazu hori,

        Xinhaurriari

        Elhe txarkari.

 

Itzul mitzul, erran no?

Zer dun eskas oraino?

Zikoitz mikoitz herresta,

Noiz xinhaurrien pesta?

Ai, ei, hoinbertze behar

Eta hoin txar, hoin mehar.

        Pot bat edo bi

        Sist edozoini,

        Asea nun ni.

 

Pot emanez hi bizi?

Mando batekin auzi,

Asto gainerat jauzi;

Buztana latzek hezi;

Hau sista, zera jasta...

Hori dun hire pesta?

        Egun on, maite,

        Balia zaite

        Hotzak jin arte.

 

aurrekoa hurrengoa