www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

ASTOA ETA OTSOA

 

Benttetan arnoketa zabilan Astoko,

Bizkarrean zahagi, lephotik xahako;

Hatzak treberik eta buru nola kasko.

    Hori jakina dago barrandan Otsoko.

 

Gau batez gerthaturik biak begiz begi,

Hasi ziren elheka, gezurra zilhegi.

 

Otsokok Astokori: gau on, jaun astoa;

Astokok Otsokori: to, gau on, otsoa;

 

—Zer daramak hoin berant eta norat hoa?

—Zahagian hiretzat txakolin gozoa.

 

—Otsoen jinkoak hu ni ganat ekharri;

Goseak hila nagok, ez hala egarri,

Gaurko badiat hitan: buru ta beharri,

Zerekin tripa bethe, nun bil osagarri.

 

—Lan hori goizalderat, onez, utz baheza?

Hor hurbil Salbatore baitugu eliza,

Hil gabe, nahi nikek entzun azken meza;

Gero jabalduko duk hobeki janiza.

 

    Otsokok Astokori: baduk ene baia;

    Astokok Otsokori: milesker, anaia.

 

Beraz Salbatorera ziren biak igan.

Astoa baitzen sartu bakharrik elizan,

Ostiko batez zuen athea hetsi han

Otsoak nigar eta barur egin zezan.

 

—Asto tzar mukuzua, musikan badakik;

Hire gezurrak oro alderat aithorzkik;

Berriz, gau beltzarekin, aurkitzen bahut nik,

Mezaren entzuteko ez dukek baimenik.

 

aurrekoa hurrengoa