AZKENA
EUSKALDUNTASUN EGIAZKOA
Amaierea emoten deutset kantuoi bada,
Amaseidun bat jarten dodala azkenean,
Loraz, irudiz jiraka luze len oi nebana,
Billox, garbi, lau, orain kantaurik laburrean;
Lenengoa da zeruan sartu eingo bagara,
Eleixearen semetasuna sinistean,
Bere mendean umill biziten gu gareala,
Bere altzoan Asabak legez ill gaitean.
Bigarrena da lengo bizitza, zeiñ jaristeko
Zarren legeak gaitik eitea danok mindu,
Euren Foruak, euren Batzarre illak biztzeko,
Pillo batean anaiok utsik einda bildu,
Bizkaia, Araba, Gipuzkoa ta Naparroarik
Ai, Gaztelarrak ez dagiguen erdaldundu,
«Euskaldun gara» ots beti egin bildur bagarik,
Txikia andiak indarrez ez bei beragandu.
|