www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

NERE ERRIKO UJOLA

 

                1882an

 

                Gipuzkoako euskeran

 

                Jose Manterola jaunari

 

                Fuerorik gabe ezta zoriontasunik gure Euskal-errian

 

Ujola aundi izugarri bat

Izan zan mundu onetan,

Mendi ta aitzik goratsuenak

Ito ziraden uretan,

Gaizto guztiak ziran bukatu

Kastigu gogor latz artan,

Zeren justoak ziran orduan

Gitxi ikusten gizonetan,

Baña oiek ditu Jaungoikoaren

Arret aundiak zainketan.

 

Geroztik ere izandu dira

Euskal-errian ujolak,

Baña etziran urak egiñak

Baizikan beti odolak,

O! zenbat aldiz etorri ziran

Ujola antzera gizonak!

O! zenbat bider etsaiez ase

Ziraden emen sakonak!

Baña asnasa artu oi zuten

Beti naieran tontorrak.

 

Orretxegatik izandu ziñan

Iñoiz ondatu gabea,

Doatsu eta zorioneko

O! nere Erri maitea!

Beti uztargi ederrak zizun

Adierazi pakea,

Zeren añ sendo zeunkan egiña

Zure euskladun kutxea,

Idolatriak nun ezin zuen

Iñoiz iritsi sartzea.

 

Kutxa orrekin salbatu ziñan

Sendoki ujol danetan,

Gure ontzia beti azaltzen

Zalako uren gañetan,

Baña gaur emen zazpi urteko

Ujola gogor onetan,

Dabil txit estu iya itoan

Ordurik larrienetan,

Baga irakiñ, aize puztsu ta

Ekaitz indriska tartetan.

 

Kutxa onetan arkitzen gera

Elkartutako anaiak,

Beti erreguz zeruruntz zuzen

Jasorik gure bagiak,

Ai! ikusiko balizkigu gaur

Edozeñek arpegiak,

Esango luke dirudigula

Anima errukarriak,

Garbitegian aietxen gisa

Gaudelako emen itxiak.

 

Aiek bezela egiten degu

Beti ots eta garrasi,

Aien erara gure besook

Beti goruntza eraiki,

Aietxen gisa egin artean

Zeru gogorrok erdibi,

Ixilltzaka dei egingo degu

Erruki! erruki! erruki!

Kartzela illun onen ateak

Noiz bear dira idiki?

 

Aiek su garraz, gu negarrokiñ

Bearko gera garbitu,

Aien erara baña penau guk

Nai degu onean artu,

Aien modura zeren noizbaiten

Guk uste degun libratu,

Zeren Jaunari zorra egingo

Diogun aurki kitotu,

Ta orduan berak zarren gloria

Egingo digu biurtu.

 

          * * *

 

Noiz gozatuko ditugu, Jauna,

Asaben eguraldiak?

Noiz eguzkitan arkaitzai farrez

Ikusiko arpegiak?

Noiz iturriak diruditela

Leiarki garbi biziak?

Gure errekak zillarkiturik,

Loretsuturik zelaiak

Noiz esnatuko gaituzte goiz goiz

Txorrotxioka txoriak?

 

Noiz entzungo da erromerian,

Euskaldunaren tuntuna?

Dultzaiña, alboka, txilibitu ta

Txistuzko soñu leguna?

Ogei urtetik ogeitalaura

Mutill anka arinduna,

Noiz ikusiko erakutsiten

Plazetan biguntasuna,

Pelotan beti erdaldun danai

Sartzen diela beldurra?

 

Fuerorik gabe ez da izango

Ikusgarri añ ederrik,

Fuerorik gabe ez dago zertan

Uste alako egunik,

Fuerorik gabe ez da guretzat

Mundu onetan gauz onik,

Fuero gaberik zeren guretzat

Ezdan Euskaldun-Erririk,

Euskal-erria gabe ez degu

Berriz zoriontasunik.

 

Bukatu bada O Jaungoikoa!

Gure erbeste luzea,

Beeratu Jauna, zuk gure kontra

Jaso dezun ezpatea,

Bigundu Jauna, guretzat dezun

Antziñako asarrea,

Birali Jauna zerorren uso

Pake adierazlea,

Ikus dezagun laster uztargi

Kolore ederrez betea.

 

Atoz usotxo zuri zuria,

Olibo adarraz mokuan,

Kanta dezagun gaur esperantza

Euskaldun kutxa barruan,

Gure begiok zu ikustean

Noek zinduzan moduan,

Esango degu atertu dala

Epe gitxiren buruan,

Oñak jarriko ditugula bai

Euskal-erriko soruan.

 

Gure belaunok bertan josirik

Gurasoen Jaungoikoa,

Adoratzeko eskañirikan

Antxumea ta usoa,

Aietxen bidez elkartade bat

Egiñ ez urratzekoa,

Aurrera beti euskaldun lege.

Santua gordetzekoa,

Dalako berau Jaunak Aitorri

Antziña emandakoa.

 

Dierri danak esan dezaten

Arri egiñaz batera,

Gure zaintzalle euskaldun zarren

Jainkoa dala berbera,

Ujola andi gogorrenetik

Ark gaituala atera,

Berak zuzendu mirari batez

Ararateko gañera,

Leorra oso agertu arte

Euskaldun zarren lurrera.

 

aurrekoa hurrengoa