www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

MARIA MARTIÑA

 

Esaten dabe askok Maria Martiña,

Neskatxa bat nazala arpegiz ezaiña;

Bekokian alako oreiña dodala,

Ta errian neskatxen atzena nazala,

Baña nik zelan uste oi dodan bestera,

Ezaiñaren lekuan nazala ederra;

Ikusi arteraño ez dot sinistuko,

Ta bai, neure aurrean beti jarraituko.

 

Maria martiñaren berbetea au zan,

Ezaiña izaterik zeñek nai ez eban;

Baña elduten jako nozbaiten eguna,

Ikusiteko bere bekoki illuna.

 

Zergaitik ispillu bat erregalau eutsan,

Pepak, gitxienentik nok zazpi eukazan;

Non Maria Martiñak bere arpegia

Ikusitean zelan aiñ zan itxusia,

Indarragaz lurrera bertatik jaurtirik,

Geratu zan sei zati bertantxe egiñik;

Baña atzera seiretan ikustean bardiñ,

Izerdi larri otzak emon eutsan ariñ;

Konorte baga bertan jausirik lurrera,

Egun bian biurtu etzan zentzunera.

 

Egia iruntsiten sarri da samiña,

Onen lekuko bat da Maria Martiña.

 

aurrekoa hurrengoa