www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

ANTON-UME

 

Anton zalako nano ta txiki gelditu,

Anton-Ume jenteak eiten eutsan deitu,

Ez dakigu ze neurri berak eukan ziur,

Baña, bai, kaneari emon eutsala ur,

Zergaitik Anton Ume etzan iñoz neurtu,

Orduan talletarik etzalako usu:

Baña askotan ziran ipiñi posturak,

Alde bitan jarririk sendo ondasunak,

Kana bat baietz, ezetz, Antonen gañean,

Baña geratzen ziran danak len añean;

Zalako beti beti Antonen esana;

Kaneak ez ebala egiten gizona,

Ezpada bear zala jaritxi ondrea,

Gizona geien jantxi oi daben lorea;

Luze, labur, erdiko, andi eta txikin,

Jaunak guztiak ondo ebazala egin,

Orregaitik neurtzera ezin eben jarri,

Ogei milla erreal eiñ arren eskiñi,

Ez eban ezelan nai ze altura eukan,

Paperak zabaltzerik bazter guztietan,

Munduak egin eion burla eta barre,

Baño gurago eban beti izan pobre;

Osterantzean Anton ona zan benetan,

Aberats zeiñ pobreak danak serbietan,

Zalako kristiñau bat leial ta justua,

Zintzotasunez barriz inor ez lakua;

Baña gisajoari zer gertatu jakon,

Iragarri nai neuke egun baten Bilbon;

Sekula iñoz ez da orduan tabernan,

Gosearen goseak Anton sartu eban,

Non peseta batena egiñik gastua,

Deskuiduz emon eban peseta bikua;

Errakuntz ori baña, ak eban gabean,

Ezautu poltseari begiratutean;

Orduan ak ez eban sei gautan begirik,

Itxi barru estua nasaitu eziñik.

Ta zazpi garrenean auzoko Peruri,

Tabernetan sarritan jaten ebanari,

Azaldu eutsan bere biotzeko miña,

Zeñek osatzen eutsan egin alegiña.

 

«Ez estutu bapere esan eutsan Anton,

Fama guztiz andia artu dozu Bilbon,

Peseta bat gastua beste bat propiña,

Diñoe dala ori Antonek egiña,

Gastua pagau eta bakarrik doiana,

Zuri ur emoteko ez dala gizona,

Nik bada lo egin dot bart zure tabernan,

Non zure alabantza asko entzun neban,

Danak kantetan eben bizi bedi Anton!

Laburra izan arren dalako gizon on,

Berari deitu arren Anton-Ume, danak,

Gizona ez dabela egiten bi kanak,

Andiak bota arren kerizpe geiago,

Txikia leitekela izan gizonago;

Anton ez dala izan sekula umea,

Agirian dogula bere pruebea,

Bete daiala, zein ez neurrian kanea,

Beintzat bete dabela gizonen legea,

Gorputzak ez dakala barriz zer ikusi,

Gizona oi dabela obrak erakutsi,

Orra peseta batek Anton zer dakarren,

Penok botarik egon zindekez pozarren...».

 

                    * * *

 

Orduan Anton-Ume jarrita poz pozik,

Etzalakoan bera besteko gizonik,

Oeratu zan laster apalduta arro,

Ur tragu bat edanda egitearren lo.

Sentimentuz sei gautan len egin ezarren,

Gero aste osoa ein eban lo baten.

 

aurrekoa hurrengoa