BIZI BEDI A. LARRAMENDIREN IZENA
AMALAUDUNA
Gipuzkoako euskeran
Nola ontziak ez duen uzten uren gañean,
Lorratzik nondik joan dan iñork igarteko,
Ala arranoak airetan egan dabillenean
Ez du markatzen non igaro zan ikusteko;
Siñalerikan lagatu gabe lengo astean,
Aitu zan oso Igaz, sekulan ez biztzeko;
Baña illaz bat, Aurten zan jaio bere antzean,
Arrastorikan utzi gaberik bukatzeko.
Jaio denakiñ au; baña ez da beti gertatzen,
Umantik ilten, menturaz iñork du ikusi?
Beren oñatzik, non ikusi da noiz ezkutatzen,
Beren egintzak argiz ez dira beti bizi?
O! Larramendi umant bat nola zeran benetan,
Zure izena, zeñek lezake ill erazi?
|