www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

MODESTA

 

Modesta zan neskatxa guztiz moduzkoa;

Umill, leun, argi eta beiñ bere ez arroa,

Begiraturik bere arpegi menera,

Zirudian eukala aingeruarena;

Baña beste neskatxa batek inbidia

Eutsan zalako danak ondo ikusia;

Zeiñek sarritan eutsan amari itauntzen;

Zergaitik dau Modesta jenteak maitetzen?

 

—«Juan Anton bere aita guztiz da okerra,

Prantziska ama barriz zital ta mukerra,

Senarrak egunero au badau zurretan,

Zelan dau alabea oso alabetan?».

 

—«Zitaltasuna baño bai, ene umea,

Jakizu zelan obe dan umildadea;

Modestak modu onaz bendau badau aita

Prantziskak aserratu oi dau agiraka;

Agaitik Juan Antonek laztan alabea

Beti dau, eta zurrau oi dau emaztea,

Ondo egiñaz ontzen elefantea da,

Makillaz eskuratu iñoz ezin dana».

 

aurrekoa hurrengoa