www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

GAUTXORIA

 

Gregorio ta Markos ogeiko urtean;

Sarturik Durangoko ostatu batean;

Jarri zirean maian umore onagaz,

Apariteko guztiz gogo andiagaz.

 

Asi zirean laster jan eta edaten,

Neskatxeak eutsena aurrean ipinten;

Sopa, txuleta, bildots, illasko samurrak,

Lebatz, angira, barbu eta txorikumak.

 

Baña txorikumetan zelan azkenean,

Jateko aurkitzen zan battxo platerean;

Gregorio lotsa zan eskua ezarten

Markos modu berean etzan azartuten;

Baña, pentsau ta pentsau Gregoriok asmau

Eban bear ebala argia amatau;

Baita laster ill eban agoaz einda putz,

Baña atzamarragaz txoria eban uts.

Nok egiñ ete eban bada bera bete?

Markosek ein ebala egin leike uste,

Argia biztutzean zergaitik zan palta,

Garbi egoalako plater aiñ galanta;

Ta zelan etzan sartzen oiñ otsik sentidu,

Gregoriok salea eiñ arren illundu,

Duda bagarik zala Markos kazaria,

Durangoko erriak dauka eretxia.

 

Bai, ak ei eban ereiten beti arto gitzi;

Kamarara pilatzen baña ei zan nausi;

Eta sobrea zelan udan eban saltzen,

Markosi Gautxoria izen jarri eutsen.

 

aurrekoa hurrengoa