NOBIA SALZEDOKO ON PEDRORI KOROIA
Bera jaio zala eun urte bete diran egunean
Zergaitik biotzak ete deust
Barruan egiten salto...?
Zergaitik kantu bat egiñaz
Nai daben umant bat jaso...
Ai! Baña, nun daukat egogi
Miñ garbi leundu bat oso?
Nun daukat? nun daukat lira bat
Nun daukat? nun dot eroso?
Erzilla, nun daukat zuk legez,
Apolok ez badeust emon?
Nun daukat etorki gozoa,
Au alda aurkitzen nai non?
Obeto egingo ete dot
Ixillik zokoan egon,
Esanaz epelen antzera:
Nigaitik bedi or konpon?
Anyerusa Nerbiongoak,
Ezin nei gauz ori egin,
Umant bat eregi dagidan
Argitu naizue arin;
Zoakuz euskaldun famea,
Ego luzeokaz urrin;
Nobia Salzedo nor jakun
Munduan zabaldu dedin.
Umant aiñ onari gagokaz
Oraindik koroe zorrez,
Eta nik gaur gura neuskio
Ornidu lora ederrez;
Alako loratxo politak
Baña, nun billatu neikez,
Kanpoak osoro neguan
Erreta leiak badaukez?
Ez deutsa ardura lorarik
Neguak euki ez arren,
Ereñotz berdeak zergaitik
Ugari ditugun emen,
Gañera kantariak dabiltz
Erleak lorak lez batzen,
Nobiak eukazan onkaiak
Eurakaz alabau daien.
O! umant euskaldun argia!
Goratu zinduket nai ta,
Bizkaiko guraso legetxe
Benetan nik zaitut meitia;
Agaitik zeurorri koroi au,
Jantziko deutsut gaur aita,
Obea balitza bere duiñ
Zergaitik zarean baita.
Duiñ zara Nobia, zergaitik
Zoliago zanik zaintzat,
Bizkaian ez dot nik billatzen
Arbola gurearentzat;
Alantxe bere orrizko dan
Aro baten zaukat duiñtzat,
Al-baneu onegaz orain nik
Jantziko zinduket beintzat.
Zelan etzinduket jantziko
Erriak aututa sarri,
Arbola azpian gorenen
Egiten baziñan jarri?
Zelan, o! zelan ez jantziko
Foruak egonik larri,
Madrillen bazeuntzen etsaiai
Miñean kandaua ezarri?
Ai! euki gaurdaño bagenduz,
Zu lako zaintzallak lumaz,
Zorigatx andiok etziran
Jazoko emen benturaz;
Zu ziñan jaditxi eziña
Gaztelar txoriak egaz,
Arbolak arrano bat eukan
Ilteko miruak zugaz.
Ea, bada, euskaldun onak,
Frantzes ta españar danak,
Atondu daiguzan eskribuz
Al diran kantuzko lanak;
Zergaitik merezi deuskuzan
Erritar onen bat zanak,
Gugandik gaur artu dagizan
Gloriak Nobia Jaunak.
Gloriau begie gañera
Bizkaiko trenak guztiak,
Boteaz odeiak jo arte
Ke baltz ta lurrun zuriak:
Entzunik eurai oskar eta
Txistuzko soñu zoliak,
Nobia tren zale zanari
Kantetan jarrai, mendiak.
Eta nik gura neuke barriz
Kalandriak legez igo,
Kantetan: gaur dira eun urte
Nobia jakula jaio;
Nobia, Nobia, Nobia,
Sekula etxaku ilgo,
Bitezar-tegiaz jaztea
Zergaitik nai eban Bilbo.
Azkenez gloriau kantetan
Gaiarre izan nai neuke,
Zergaitik seme onak legez
Euskera euskun, bai, maite;
Beronen susterrak billatzen
Nor jakun nekau ainbeste?
Nok gaitu Ama onen argi
Errañuz aiñ asko bete?
Tallu bat eregi begio
Bizkaiak marmolki arriz,
Eregi daiola gure gañ
Oñ aulki eder ta andiz;
Edertu dakigun Bilboko
Plaza bat alako jantziz,
Ze poza geunkean lestertxo
Egun an elduko balitz!
Eun urte orain baditugu
Mundura au jaio zala,
Urrengo eunkiau obeto
Goratu egingo alda;
Emendik ordura nor jakun
Jakingo deuskue ala,
Gaur nor zan ez dakien askok
Gizon aiñ argia zana.
Umanten artean zakiguz
Nobia biztuten asi,
Izarrak legetxe kondairan
Egiñaz guretzat argi;
Ispillu ederra zaitugu
Daizugun zuri ikasi,
Zeu legez Aretxa zainduten
Ber-alde egiñik bizi.
|