BIZIMODU MERKEA
Paulo aurkietan zan igazko neguan,
Ur utsaz illabete santu ta osuan.
Beste gauzarik artu ezin da bizirik,
Alan bere pentsetan ez eban illterik;
Eta ezin asmauta zelan zan gauz ori,
Itandu eutsan zer zan mediku bateri,
Zeñek erantzun eutsan baña bereala,
Berba guztiz gitzitan esaten eutsala.
—Paulo zuk daukazuna kalenturea da,
Bizitzeaz luzaro alan zaukazana,
Berak dirautsun arte etzara illgo zu,
Janariak legetxe serbietan deutsu.
—Jauna, eskerrik asko, on da jakitea,
Obeto dudetatik barriz urtetea,
Eta zelan dan berau bizitza merkea,
Beste mesedetxo bat nai dot eskatzea,
Berorrek daki erraz jarten personea,
Kalenturaz erretan zarra zeiñ gaztea,
Beragaz jarri beidaz andra ta umeak,
Bestelan illgo deustaz biarko goseak;
Gañera jakin begi gu gara amabi,
Amaika ditudanak zer jan ez da larri,
Eurak kalentureaz baleustaz jarriko,
Negu au ill bagarik geunke iragoko. Ai!
Ori eingo baleust diñotsat benetan,
Eukiko neukeala nik beti gomutan!
* * *
Ez dakit egin eutsan mesede aiñ andia,
Beiñtzat bizi da Paulo baita familia,
Seme alabak amar aita ta ama bi,
Konponduten dabela guztiak amabi.
|