|
AURTENGO UDA IYA BUKATU DA
Gipuzkoako euskeran
Neure adiskide Iguarango On Gillermo jaunari
Ikusten nuen Gillermo,
Aitzeneko Maiatzean,
Iturritxo bat jaiota
Ibairontza jetxiten;
Suge bat zirudiela
Ese asko egitean,
Emen salto, an erori,
Arontzago ixilltzen;
Noizbait zuela izarra,
Ispillu baten antzera,
Eguzkiari begira,
Biziro iduritzen.
Inguruko loretxoak,
Ark botarik otz biguna,
Bañu batek beziñ ongi
Zituen txit guritzen;
Zipristiñezko perlakiñ,
Erregiña bat egiñik,
Galanki eta dotore
Giro giro ipintzen;
Eta jakiñ nai bazuten
Zeñ poliki jantzi ziran,
Urera begiraturik
Antxe zuten ikusten.
Pago mardul azpietan
Zijoan marmario otsez,
Kabiatik txoritxoak
Zutela begiratzen;
Beste batzuek zioten
Errametatik kantatzen,
Beste askok egarria
Bere urakiñ kentzen;
Aize firi-firi ots ta
Lorien lurriñ artetik,
O! zeñ pozik iturria
Korrika zan jetxiten!
Nork ez artu inbidia
Gillermo ari begira,
Gaztetasun ta bizia
Bazizkigun pintatzen?
Orduan beziñ indartsu,
Orduan ainbat berritsu,
Orduan bezela biztsu,
Orain ez det billatzen;
Argaitik orain dakuskit
Eguzkia berotuaz,
Egunetik egunera
Ibaiak txikitutzen.
Uda berria joan zan,
Bere kuku soñuakiñ,
Udau aurrera dijoa
Txirtxirrak ixillduaz,
Txorikumatxo berririk
Iya etzaigu jaioko,
Kanpoak gorriz jantzirik
Txandan txandan dijoaz;
Ardiak dira antzutu
Oro bat iturritxo au,
Gillermo dudarik gabe
Dijoa antzutuaz.
Betiko gauzarik ez det
Mundu onetan ikusten
Guziak egiten dute
Bukatzerontz bidea;
Gaur jaioa, bigar gazte,
Etzi piska bat zarrago
Etzi damu nire gisa
Zar eta agurea;
Iturri au bezelaxen
Bukatzera denok goaz,
Bukatuko zaigun eran
Laster uda maitea.
|
|