LARRAMENDIRI LORA BAT
AMALAUDUNA
Ur zelaietan doian ontziak ez dau bidean,
Lorratzik eiten nundik joan zan igarteko;
Ez arranoak aidetan zear dabillenean,
Ezaugarririk gure begiak ikusteko;
Beti betiko ill jakun Igaz, lengo egunean,
Bera legetxe Aurten, jaio da amaitzeko;
Urteak bere, doaz keriza doian antzean,
Ezer ezera danak guztiak biurtzeko.
Jaio danakaz baña; au ez da beti gertetan,
Umantak iraun oi dabe atxok legez zuti:
Euren gomuta mundua mundu ez da azketan,
Euren egintzak direalako beti bizi;
O! Larramendi, zarealako umant benetan,
Zure gloriai lorau nai deutset nik egotzi.
|