www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

ANTONIO OKENDO
UMANT DONOSTIARRAREN ALABANTZAK

 

Kantauritarrak asko dira ospetsuak,

Gerrarietan barriz inor ez lakuak,

Naiz dala liorreko, zeiñ itxasokuak,

Guztirik izan dira biotz andikuak,

Etsaiak itxiteko beti birrinduak.

 

Nun aurkitu leiteke beste bat bardiñik

Antonio Okendo zarian lakorik?

Kondairak aztertuko dituguz alperrik,

Ez da antxiñako ta aiñ gitxi gaurkorik,

Bigarren Okendorik billau leitekenik.

 

Milla bosteun ta irurogeita amazazpi

Garren urtian ziñan mundura etorri,

Zure izen ta otsa euskeldun danari,

Biotzian sartuta nai neuskio itxi,

Alabau zagiezan umant andiori.

 

Amasei urte bete noz jatzuzan zuri

Erregerentzat ziñan sartu serbitzari,

Zure doaiak aiñ laster egin eben argi,

Erriak zoraturik zinduzan ikusi,

Ziñalako beretzat seme ondragarri.

 

Denpora gitxi barru jaditxi zenduan

Ibiltia armadan itxaso barruan,

Gaztia izan arren oraindik munduan,

Ogeita zazpi urte zeunkan inguruan

Korsario bat goitu zenduan beinguan.

 

Mallak igoaz laster zinoiazan gora,

Olandarrai biziro egiñagaz gerra,

Zeintzuk etorri ziran gure kosta aldera

Al ebezan ontziak erre ta galtzera,

Ez bazenduz zuk arin bialdu atzera.

 

Ene euskeldun anaiak zeln neikez esan

Okendoren jazarrak noz eta nun ziran?

Eundik gora zirala dago kondairetan,

Arritzeko ezpada, ain burruka askotan

Ontzi bat galdu baga urten zan danetan.

 

Baña oraindik gero egin zituzan bi,

Lengo danen artian diranak azkarri,

Entzun bagarik nori burura etorri?

Ondra bi, baña aundiok, zor jakoz berari,

Antonio Okendo Donostiarrari.

 

Milla seireun ogeita amaikako urtean

Estu ziran plaza bi Brasilgo partian,

Eskuadra etsai bat ebilkuen jiran,

Erri areek bildurrez alan bizi ziran,

Antonio Okendok nasaitu artian.

 

Etsaiaren buru zan Adrian Hanspater,

Okendo juakola jakitun zan laster,

Amasei ontzigaz an jako aurkeztuten,

Berak beste ainbeste orduan dauz artzen,

Ontzidi bardiñagaz burruketa arren.

 

Gure Kapitainari dua jo artian,

Artzen dau trabesera brankiaz azpian,

Nai nok esango eban au an ikustian,

Izango zala nausi burrukan Adrian,

Baldin urten baleutsa alan azkenian.

 

Zer uste dok Adrian. Olandar arrua,

Okendo itxitia alan lotsatua?

Itxok, itxok puskaten, ez dok ain mamua,

Eldu dok eguna ta badatok ordua,

Ikusiko doguna gaur nor dan goitua.

 

Zortziretan abiau ta laurak artian

Ezpatia Okendok erabillan goian,

Siatu zan bakotxa al eban bestian,

Bazan estutasuna, bazan larria an,

Zeiñ urtengo ete zan nausi azkenian.

 

Urik etzan agiri, ezpada odola,

Itxasuak aiñ gorri iñoz egon ez da,

Ikaragarria da an bota zan illa,

Guriak seireun urta, ya areek bi milla,

Milla aingerua! ez da desbardin txikiña.

 

Azkenez bere orra, zer jaken gertatu,

Gure tiro-tako bat jaken bada sartu,

Santa Barbaratik, ta ontziak sua artu,

Beraz naste nun ziran soldau asko ondatu

Adrian bere guraz itota geratu.

 

Nai izan baleu onek umildu burua

Okendok laster eutsan amongo eskua,

Baña jarte ez arren alan lotsatua,

O! zer gatx txarra dan izatia arrua!

Etsi ta bota eban uretan burua.

 

Beste ontzidi dana igesika dua,

Ikusi ebanian burua galdua,

Euren bandera bere guriak artua,

Orra, bada Adrian betiko goitua,

Eta Okendo barriz oso goratua.

 

Baña beste garaitz bat inoz ez lakua

Kantauko dodana da danen gañekua,

Milla seireun ogeita emeretzikua,

Noz itxi eban dana oso ikaratua,

Olandarren armada bildurgarrizkua.

 

Antonio guria Kadizen urten da,

Paises-bajosetan laguntzera dua,

Olandarrai barriro kontra egitera,

Eta eldu zanian Dunas ingurura,

Duakoz amazazpi ontzi ekitera.

 

Une artan Okendo artu eben soilla,

Lagunak zabaldurik ebiltzan bada,

Danai gogor eginik, nun arerioa,

Ontzi bat an galsuta, oso lotsatua,

Arratsalde erdian igesi badua.

 

Okendoren adore ta biotz andia,

Norbaitek esango dau zan zorakeria,

Baña zer zan besterik aren egarria

Ezpada goitutia olandar etsaia,

Kristau katolikuen gerrari bizia?

 

Ogei ta bat ontzitxo dau bere indarra

Eunda amalaugaz laster duako Olandarra,

Gure bakotxarentzat bost irago bada,

Zeñek esango leuke bertan beriala

Ez ebela goituko armada ain txikarra?

 

Ondotxo beben bere etsaiak pagadu,

Beinik bein ogei ontzi euskuezan goitu,

Bat ondatu ta beste batzuk preso artu,

Eta gañerakuak ziran eskumatu;

Kapitanaz Okendo soillik zan geratu.

 

Orduan bai daukala Olandarrak poza,

Usterik laster zala Okendo goituta,

O! mundu bat osua arritzeko gauza!

Eskuadra danari egiteko kontra,

Antoniok oraindik badauka biotza.

 

Dunasera guazen, bildurrez betia,

Batek, nai ezpadogu, dinotsa galtzia;

Nun erantzuten deutsa: Etsaiak atzia,

Iñoz ez dau jaitxi niri ikustia,

Ta zelan leiteke gaur ondrau loitutia?

 

Ez bildurtu mutillak, biziak galduten,

Lagun biozkatuai oska jake asten,

Geure fede santu ta Erriko ondriaren,

Ill biar bada bere danok ill gaitezen,

«Santiago ta eurai», mutillak zaill emen.

 

Alperrik jarten dabe an inguratua,

Alperrik etsaia da eskuadra altsua,

Kapitanaz bakarrik Okendo gaixua,

Aurkitu arren, dau ak biotz ain sendua,

Beragaz baleu legez eskuadra osua.

 

Ogei ontzi ia ur oso ondaturik,

Etsai burua iges dua epel epelik,

Kapitana guria zapaldu bagarik,

Galdu ez zedin bera oso bildurturik,

Antonio itxita gloriaz beterik.

 

Estados-Unidosetan laster aurkeztu zan,

Barriak jakin arte jentia estu an,

Olandarren buruak nun autortu eban,

Okendo Kapitanarrealaz beguan,

Ez ebala goituko ez inok munduan.

 

Orra berba gitxitan etsaien omena,

Iñok emon leionik da au andiena,

Jaso daigun guk bere erritar aiñ ona,

Dalako gauz onaren alde ebillena,

Antonio Okendo gerrari zaillena.

 

Gloria gaur Okendo gerrari andia,

Donostiaren ondra, umant eregia,

Gloria Kantauritar izar ain argia,

Kristiñau zintzo eta fededun bizia,

Munduak ta zeruak beizue saria.

 

aurrekoa hurrengoa