GAZTEA ETA AGUREA
Nere adiskide Jose Zapirain eta Irastorzari
Egun sentiak Maiatza dituzu
Guztiz atsegin, txito gozuak;
Ikutuaz bat goixean goixetik,
Eguzkiaren errañutxuak;
Zelan direan alegeretuten,
Oian dagozan mindun gaixuak!
Eta ze zoli jagiten direan
Bearrerako osasuntsuak!
Bizitzan bere, ze gozoak diran
Gazteen egun Maiatz argiak!
Zelan geroko esperantza onak
Poztzen dituan biotz guriak!
Izar orretan josirik zintzoro
Ekarten dabez euren begiak,
Naiz da geienez esperantzok izan
Ames uts edo zorakeriak.
Zelako doe ederrak isurten
Sortitzak ditu gazte denporan,
Ze ikusgarri benetakoa dan
Aurkitzen bada bakotxa loran;
Ai ez balitxat aldi ori baña,
Zelan agertu alantxe joan,
Atzo ni izan arren lora arro,
Ona gaur zelan zimel nagoan.
Ze alegere len bizi oi nintzan,
Beti barreka negar bagea,
Bizkortasuna gorputzean neukan
Ta biotzean jolas gurea;
Soñularia bere ni banintzan,
Gozetan neban beti udea;
Baña Maiatz au atsotu dan legez
Ni bere nago gaur agurea.
Agur betiko aurtengo Maiatza,
Ta nire egun gaztetakuak,
Agur zure gois txorrotxiotsuak
Ta nire lengo kanta soñuak;
Sortitza laster abiauko jaku
Egunak moztzen, luzetzen gauak,
Edurtu baña, burua eustala,
Denporea da niri Neguak.
Antxiña iges eban niretzako,
Uda barritxo atsegindunak,
Ai, ene orain, emon Abenduan,
Bearko ditut oñatz astunak;
Enituan nik gaztetan ikusten
Zelan zirean zarren egunak,
Gaur dakust negu gogorrak dirala
Ta gazteenak Maiatz bigunak.
|