www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

ERBIAK ETA UGARAXOAK

        IPUIÑA

 

Tiro ots utsaz ziran bildurrez menditi

Bilinbolan beeraño milla erbi jatsi,

Arri arteetan asko zauriz oso josi,

Ta puska bategaitik beeko errekan jausi,

An bazan garrasi, negarrez ez gitxi,

 

Txarrak biraoz asi,

Zituenean gaizki buruak ikusi.

Baña on batek diño — «ez gara añ gaisuak,

Zergaitik alan bota birao añ gaiztoak?

Millaka orra txarrago or ugaraxoak,

Gure negar otsakaz danak bildurtuak,

Ibaira sartuak, estuen estuak,

Benturaz ituak,

Guk leorrik daukaguz orañdik buruak».

 

Bere bizimoduaz ezdanak kontentu

Txarrago dagoanari beio begiratu.

 

aurrekoa hurrengoa