www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

PATXI AGUAZILLA

 

Daukazun enplioan, bizi baga kejaz,

Irabazten dozula mantentzeko eskas;

Aguazill baño patxi, obeto etzeunke,

Askok gura zaitu ta jartea alkate?

 

—Mitxel, ez aldakizu entzunda sarritan,

Alkatetzan jornalik ez oi dala izan?

Biziko bada bere, Patxi pobre gisan,

Onezkero jarraitu nai dau aguazilltzan.

Ikusi ditut sarri langillen etxeak,

Lurra jo eragiñik alkate izateak,

Pobreak obeto dau umill bizitea,

Ez aberatsen lanak errian artzea.

 

—Ori da errazoia, ori ori Patxi,

Uste dot ez dozula buruausten gaizki,

Baña, ez al dakizu nun etxerik etxe

Ibilli diran pobre asko boto eske?

 

—Sobra bere badakit zelan boto billa,

Ibilli oi direan ni lakoak milla;

Sarturik bai amaika kanako alkondaran,

Al balebe jarriko litzakez altaran.

Orrelan dabiltz gero, gauzak errietan,

Legoak maisu jartzen direan danetan;

Zeiñtzuk bear leukien lenengo ikasi,

Euren umeak zelan bear legez azi;

Eta gurasotzako danak alan alan,

Ze buru egingo dau kontzejuko salan?

Aurtengoa da baña, danen azkarria,

Irakurri dodana baldin bada egia;

Iru alkate geigaz jarri dabe lista,

Lorik bere ezin dot gauzok ikusita,

Bata Tripon da, eta bestea Ordillon,

Irugarrena euren lagun bat Kiebron,

Orra ze gatxizenak direan eurenak,

Besterik ez dakie errian geienak;

Oneikaz beti deitu oi deutse kafean,

Abadeak jarriaz bein berez kalean;

Emendik ezautzen da ze kasta direan,

Bestelan prueba egiñ tabernan gabean;

Antxe batu oi dira egunero beti,

Zer diran igarriko jake berbetati;

Ai! euretatik nai nok badeusku urteten,

Zorrez bete bear dau erri onek aurten!

 

Baña, gauz au eukizu Mitxel ixillean,

Enpleaduok gagoz arri labanean,

Txar, on, ta erdikoaz, bear dogu bizi,

Edozeñ alkateri txapelak erantzi;

Ezin euki izanda gaur pazientzia,

Kontetara beartu natxatzu egia;

Ez da bada ziertu dala miseria

Nai nok nai izatea gobernau erria?

Mitxel, oneixek dira ditugun legeak,

Obe litzakez jarri barriak obeak;

Buruak gura doguz guztiok gaur egiñ,

Pobreak izan arren aberatsaz bardiñ;

Beronek dakar gero galdurik mundua,

Aixetu jakelako amaikai burua;

Baña begira eta ikusi ardiak,

Ez dagoz baltzak eta, ez dagoz zuriak?

Naiz ama bategandik euki jatorria,

Ez dauke desbardiña antz eta neurria?

Nai ta ez batzuk goian, beste batzuk beian,

Bardiñ eziñ gindekez gu bizi lurrian.

Jaungoikoak lege au jarririk badauka,

Zeiñ gizonek al leike ipiñi jirauta?

Fede bagako askok begie alegiñ,

Bizi diran arteko badauke zeregiñ.

 

                      * * *

 

Mitxel, naikoa dot ta, egizu mesede,

Berbok zeure barruan egitea gorde,

Baña banandu baño lenago deutsut nai,

Esan alkate barri nor bear geunken bai,

Aspalditxoan daukat botarik begia,

Neure kontzientzian dauka merezia,

Dalako katoliko, oituretan ona,

Aberatsa zelan dan astia daukana;

Au lako bat da, bear dogun personea,

Ez besten azpikoa ezpada librea;

Alderdi nastuetan sartuten ez dana

Gauzak zuzen ipinten bakarrik ezpada;

Aberatsa legetxe amaurik pobrea,

Guztientzat bardiña daukana legea;

Eta erri onetan badaukagu jauna,

Kontau dodazan doiak, danak dituana;

Mitxel, duda bagarik, Don Juan zalduna

Alkatetzat errian da bear doguna.

Ez ni lako arlote buru arrodunik,

Okotzean bizarra dauskana bakarrik.

 

Txepetx jaio ta Miru nai daben gizonak

Praken lekuan jantzi obe leukez gonak.

 

aurrekoa hurrengoa