www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

EUSKALERRIREN NAPARRIA

        AMALAUDUNA

 

                1898an

 

Ur gasa danak iruntsi nairik bere barruan,

Beti gazirik itxasoa da aurkituten;

Kolorez baltza jaiotzaz dana bere narruan,

Eguzkiaren argiak ez dau zurituten;

Ezaiña danik, edergarriak bere buruan

Ipiñi arren, noz ikusi da edertuten?

Atxak zutunik dirauen legez euren lekuan,

Orreik ez dabe lengo aririk urratuten.

 

Bardin odolez garbia danak mundu onetan,

Gurasoz badau osasuntsua aragia;

Ze esan daiket Euskalerria danak zanetan

Erdaldundurik orain badakar arpegia?

Itz min zorrotzok baño besterik ez dot topetan,

Maketoena dala dakarren Naparria.

 

aurrekoa hurrengoa