www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

ARABAR BI ABADIÑON SAN BLASEZ

 

San Blasez urte baten Txanton Arabarra,

Bere zaldi txarragaz joian periara;

Zeiñ izanik gizon bat guztizko lodia,

Erren, makal ta zarra, eroian zaldia;

Au gaitik astiro ta nekez nekez joian,

Danak barre egiñik bera ikustian,

Eldu zan Amaitermin inguruan noizbait,

Ordurako egoan baña einda gogait;

Non jaritxiten daben bere lagun batek,

Zaldi galantaz joian auzoko Matxiñek;

Onek zelan zan oso biotzez prestua,

Gorputzez bazan bere txiki ta nanua,

Bere auzotarrari berbetatik eutsan,

Borondate eder au agerturik esan.

 

Txanton, etzoaz ondo aiñ zaldi txarrean,

Zergaitik pisu asko dozun gorputzean;

Nai bazendu emongo neuskizu neurea,

Niretzako dalako naikoa zurea.

Gura dozu trukea biderako egin?

 

—Bai pozik zelan bere adiskide Matxin

Aldaturik zaldiak bereala bertan,

Bajoiazan bidean aurrera aukeran;

Eldurik Abadiñon peria lekura,

Zaldietatik jatsi zirean sorura;

Non bertatik diñotsan Matxinek Txantoni.

 

—Eutsi au, eta betor neure zaldi ori,

Salmenta ontxo bana egingo bageunke,

Pozik etxeratuko gabean giñake.

 

—Ze zaldi ta zaldi zain dakartzu nigana?

Txantonek erantzuten deutsa bereala.

Matxiñ kolorgatu zan, eta ikaratu,

Aiñ esker txarraz Txanton zanean azaldu

Eta diñotsa: ausaz neurea eskatu...

Arren egiten zara, Txanton, aserratu?

 

—Bai aserratuten naz, zaldi au neurea,

Dalako beti izan, eta ez zurea.

 

Orduan asi ziran goian beiañ biak,

Alkarri atereaz deadar andiak;

Baña Matxiñek zelan ziñoan egia,

Kontaurik dana zeatz jazo zan guztia;

Txantonek eutsalako guztia ukatzen,

Pillatu zan jentea dudan zan aurkitzen.

Zek bear eban urten ez da bai artatik;

Baña ezagutu zan egia bertatik.

Eukazan bada manta ta kapea biak,

Bizkarrian jarririk Matxiñen zaldiak,

Eta berealaxe kapea arturik,

Beragaz zaldiari mosua tapaurik,

Txantoni egin eutsan dearrez itandu,

—Zein begi jakon igaz zaldi oni galdu?

Eta zeln erantzun zerbait bear eutsan,

—Eskerrekoa, eutsan bada ezpadan esan,

Orduan jenteari Matxiñek bertatik,

Zaldiari kapea kenduta burutik,

Deitu eutsen guztiai, ikusi egien,

Ea, beukan faltarik ak begien baten;

Ta danak ikustean eukazala biak,

Begi zintzoak eta on eta argiak;

Deadar egiñ eben zala Matxiñena,

Zaldia, ta iñondik bere ez Txantonena,

Guzurraz nai eutsala ak Matxiñi oztu,

Eta lapurtzat egiñ bear zala lotu;

Eta beingo batean ez nondik ta nora

Ezkutau zan igesi egiñik basora,

Zaldia plazan bertan itxi eban deslai,

Txanton bera gaur kuban ei dabil aldarrai,

 

Esaera zar bat da guraso zarrena,

Laster jausten dirala guzurra ta errena.

 

aurrekoa hurrengoa