www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

JUAN, JUANA ETA JUAKIÑ

 

                Senar emaztien artean

                Ez sartu atzik, egon bakean.

                        (Esaera zarra)

 

Juan zan su-gizona ta, Juana joskillea;

Juakiñ euren otseiña Juanaren nebea;

Irurak bizi ziran batera etxean,

Jaten ebela naste danak mai batean;

Baita Juan eta Juakiñ egunez lanean

Batera sutegian jarduten zirean;

Koñatu izan arren bata besteakin

Biotzez bizi ziran alkargandik urrin,

Juakiñ biguna legez, Juan zan ain gogorra,

Gerran edan ebana etsaien odola;

Au gaitik aurkitzen zan galdurik ondrea,

Deitzen eutsela danak, Juan Odolzalea

Lantzea beiñ oi eutsan andreak igesi,

Zergaitik lauorrian ikaraz zan bizi,

Zenbat bider Juakiñek besotik oratu

Eutsan Juani, ta egiñ eskua geratu!

Zazpi bat zurraterdi astean astean,

Bestela bazituan Juanak bizkarrean.

 

Onez gañera eukan, baita jenioa,

Munduan gizon askok daukan antzekoa;

Eukiten ebalako beti ixill poltsa,

Zeiñ oztu eutsen beiñ ta galdu jakon poza;

Au gaitik esan eban bazkaltzean maian,

«Lapurtxoren bat bada gure familian,

Baldin baneki nor dan alako txoria,

Laster egingo leuskit munduko aldia;

Baita aginduten dot, norbaitek baleki,

Eta probauko baleust testigu ta guzti,

Emongo neuskiola saritzat erdia,

Lapurrari kendurik ontzako gorria».

 

                    * * *

 

Diruak zelan danok gaituan poztuten,

Juakin bere asi zan zerbait autortuten;

Esan eban: «garbiro ezin nei agertu,

Txoria bakit baña nik nor dan ziertu;

Testigu baga baña jakiñ arren ziur,

Salatuten bear dau batek izan bildur;

Gañera ez dot nai nik neure arrebea,

Kreitu baga senarra legez ikustea;

Juan odol zale dala, andrea lapurra,

Esan dayten errian ez dot iñok gura;

Egia da, letorkit gaur ondo dirua,

Baña ez dot disputan sartu nai burua;

Obe da pobre eta bakezko mundua,

Ez diru pizkat gaitik jarri inpernua».

 

                    * * *

 

Onen bestegaz urten egin zan kalera,

Ordu batak jotean, sartu bearrera;

Eta mutu egiñik geratu zirean,

Juan eta Juana berriz maian suetean;

Baña gauza bat dago erabagi baga,

Orduan sukaldean jazo egin zana;

Iñok ez daki Jaunek zergaitik luzatu,

Eban besua maira, ta kutxilloa artu;

Baña, Juanak barruan zelan pekatua

Eukan laster egiñik saiu txar gaiztua;

Oñaztu baten gisan urten zan kalera,

«Ill nau! Ill nau senarrak!» ulu egitera,

Eta zer gertatzen zan sustoz auzokuak,

Erlautsetatik legez erle bildurtuak,

Kanporatu zirean, baña lenen Juakiñ,

Zeñek Juanari eutsan gelditu eragiñ...

 

Baña, ez eutsanean ikusten zauririk,

Ez eutsanean jausten ikusten odolik;

Itandu eutsan: «Juana, Juanek, al deutsu miñ?».

—«Miñ ez, baña ak gura ninduan ill egiñ;

Kutxilloa eskuan artu dabenean,

Igesi ezpaneutsa aide gogorrean;

Onezkero, ai, Juakiñ joanda nenguan,

Ez dakit ze lekutan an beste munduan!».

 

                    * * *

 

Ur tantak arriari ekiñ eta ekiñ,

Zuloa oi badeutse denporeaz egin!

Akuloak kiñadak emonik zarratu,

Idirik astunenak oi badauz bizkortu;

Ta txitarrak badaki erri bat sututen,

Itz miñok Juakiñegan, zer egingo eben?

 

Au zelan aurkitzen zan oso aseturik,

Koñatuen gauzakaz gañez eragiñik;

Kontua garbiago Juanek jakin baga,

Ikusitean Juana ill gura ebala,

Kabelai bat legetxe txoritxoagana,

Erpeakaz arturik irunstera dana;

Alantxe negarrez atzetik ebala,

Tximistea duiñ ariñ Juanen sukaldera,

Sartu zan atzamarrak saman ezartera.

 

                    * * *

 

Kaleko jente dana, o! baña ze larri!

Juakiñen asarreak ebala ipiñi!

Zek urtengo ete eban egozan ikara,

Esaten eben dana: «Juan gaur galdua da».

 

                    * * *

 

Au da baña andia, siunistzen, ze gatxa!

Munduan gertatzen da amaikatxo gauza;

Au jakitean zurtzen ez dana guztia,

Diñot ez dala gizon, dala mugarria;

 

Ez al jakon abiau Juakin errietan,

Baita besoa zerbait goruntza altzetan;

Bestetara jarririk Juanak beletea;

Bere senar Juanegaz arturik partea,

Mutill gisajoari biak eutsen ekin;

Zurrau zurrau eginda oian eben etziñ.

 

                    * * *

 

Eta noz arteraño an egon zan Juakiñ...?

Urte bian ta iñok au ez eban jakiñ.

 

                    * * *

 

Senar emaztietan atzik ez sartzeko

Esaerea da ta ez da aztuteko.

 

aurrekoa hurrengoa