www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

GURE BATEZTASUNA TA ASABEN FEDEA

 

                1883an

 

Zer zare zuek atx aiñ goitsuak,

Zer zare mendi txit zarrak,

Zer zare gure errekatxo ta

Zer zare zer ibai tzarrak?

Zer zare gure iturritxoak

Zer zare itxas zabalak?

Zer zaren zuek ez dakit baña

Zare euskaldun leialak!

 

Guztiok zare euskaldun beti,

Euskaldun bere izango,

Euskaldun dabe zuen izenak

Mundua mundu iraungo;

Eta berbetan bazenkie gaur

Zer zendukee esango?

Erdaldun izan baño guztiok

Ill gura dogu lenago.

 

Erdaldun izan baño lenago

Atxok nai dogu zelaitu,

Mendi tontorrok beera jausirik

Landa eginik geratu;

Ibai errekok agortue eta

Iturritxuok mututu,

Erdaldun izan baño lenago

Lur itxasuok biurtu.

 

Orrelakorik ez bedi gerta,

Oraindik bizi zaiteze,

Oraindik bada egun obeak

Guganuntz egingo dabe;

Orain etsi ta zuek orrelan

Baldin amaitzen bazare,

Galduak gara euskaldun danok

Gelditu baga bapere.

 

Ez da ardura sartuagaitik

Plaga bat zeuen lurrian

Nok ezin leian oso garaitu

Zuek zareen artian;

Fedea illten ezpada txito

Euskaldunaren biotzian,

Plaga ori da desagertuko

Laster lurraren azpian.

 

Plaga orrek dauz-ipiñi gaizki

Aberats eta pobriak,

Plaga orrexek geisotu ditu

Mirabe eta nausiak;

Plaga berorrek gatxez bete dauz

Otseiñ ta agintariak,

Bai, plaga orrek azlenez josi

Izurriz erri guztiak.

 

Plaga ori da nire ustean

Aiñ infernutar dongia,

Plaga ori da mundu danaren

Pozoi akabagarria;

Plaga orrexek gaur zelan daukan

Zabal-zabalik saria,

Sare orretan jausirik dakust

Neure lur maite maitia.

 

O! neure Erri katigatua,

Bateztasunen sarean,

Zeure indarrak uts biurturik

Zelan argaldu zarean;

Esanik dago: bateztasuna

Ereiñik bada errian,

Erri au laster jausiko dala

Erbestekoen azpian.

 

Erbestekoen azpian zakust

Danori makur makurrik,

Euren sokakaz zeure besoak

Dozuz errime loturik;

Noz erdaldunak? Noz jantzi deutsu

Alan zuri buztarririk,

Euren burdia ibilli zara

Inoz eroan eziñik?

 

Mintza zaiteze agura zarrak,

Aiton itzal aundikuak,

Izan ziñeen iñoz semeok

Garean lako olluak?

Nor zan azartu zuei austera

Ol santu euskerazkuak?

Nor botatera lurrera zelai

Batzarretako Tenpluak?

 

Jagi zaiteze, Asaba illak,

Biztzera gure fedea,

Urten zaiteze obietatik

Sartu dakigun lotsea;

Onelan bizi baño naiago

Zenduelako illtea;

Gorde zenduen Erri santu au

Garbi euskaldun librea.

 

Zuen fedea zaindu balitza

Gaur bagenduan indarra,

Etsai guztiai sartzeko izu,

Bildurra eta ikara;

Eta lenago botako ziran

Mendo ta atxok lurrera,

Lotsa gorrian ikusi baño

Erri libre au onela.

 

Neure Erria, gaur dirudie

Israeltar gisaixuak

Zure semeak, dabiltzalako

Asko egabanatuak;

Bildurrez nago ete gaukazan

Jaunak madarikatuak,

Ez orrenbeste; nai dogu izan

Kristiñau katolikuak.

 

Fede onegaz alkar arturik

Guztiok batzen bagara,

Bildur bagarik azartuko naz

Berba egiten onela,

Betoz orduan, naiz datozala

Mauruak gure lurrera,

Baña joango ez direala

Orriz jantzirik atzera.

 

Fedetik dator batasun ona,

Batsunetik indarra,

Indarrak barriz beragan dauka

Etsaientzako itzala;

Euskal-erria orregaitik zan

Oso libre ta bakarra,

Itzalaz beti eukazalako

Erdaldun danak ikara.

 

Arri pisuak egonagaitik

Lotan legetxe errotan,

Gabi astunak nagi nagi ta

Geldi geldirik oletan;

Iturri askok ibai egiñik

Baldin badeuste bultzetan,

Tximisten gisan ez dira asten

Ibillten ariñeketan?

 

Batasuna da indarra bada,

Alperrak dira ipuiak,

Ai! bagenduke ezaguturik

Anaia laztan maitiak!

Bat ez bagara diñot benetan,

Egin ebala guriak,

Baita igesi egin ebela

Guraso zarren legiak.

 

Guraso zarren fede zintzoan

Goazen bai batzandutera,

Txita gaixoak doazan legez

Olloaren egapera;

Goazen aguro, baña dan danok

Bandera onen itzalera,

Bana bagabiltz laster datorkuz

Miruak irentsitera.

 

aurrekoa hurrengoa