www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

USTE EZ NEBAN ORDU BAT

 

                Saritua izan zan 1883an Ondarrabian

 

        Bizkaiko arma arriari

        Josirik neure begiak

        Kantauko dodaz Euskal-

        -Erriaren gloriak.

 

Itxas olatu irakiñetan

Ara ona jira bira,

Pilloto larri dabillan gisan

Ontzia salbau ezinda,

Nundik ta nora ez dakiala

Joten dan legetxe kaira,

Emen sortu naz uste bagean

Orañtxe zuri begira,

Itsu triste bat otos-otoan

Sartzen dan legez argira.

 

Leikarraldorik gogortuenak

Eguzkiagaz begiak,

Josi orduko badira asten

Negarrez urtzen guztiak,

Zer egin daike gaur nire biotz

Bigun ta argizagiak,

Ez dauz botako begietatik

Ugari malko goriak,

Zure pertsonan pozez kantaurik

Euskal-Erriko gloriak?

 

Nire mingañak ots egin begi

Trumoe baten soñuan,

Odei peleak oi daben legez

Sarritan egiñ zeruan,

Pentsamentuzko burruka asko

Ditudalako buruan,

Euren tximiztak urten begie

Zirt-zart kanpora beinguan,

Zu zelakoa izan ziñean

Jakin dagien munduan.

 

Zu zer ziñean mundu danari

Esanaz bildurrik baga,

Lurra guztia zuri begira

Beti len zurtu oi zala,

Soru danean zure antzeko

Lorarik iñon etzala,

Zure orria beti zalako

Mardo, eder ta zabala,

Zeure fedea beti zuria

Izan zalako bakarra.

 

Zuri begira gomutetan jat

Inbidiagaz onuntza,

Lorau ostzera etorri zala

Aldi askotan arrotza

Baña otso orreek dituen legez

Bakotxak bere bildotsa,

Alan iruntsi oi zenduala

Etsaien odol garratza,

Guda danetan irabazirik

Etozan danai garaitza.

 

Zergaitik beti zure zantzoa

Beti izan zan aurrera,

Erantzunagaz atxak bertatik

Aitu orduko berbera

Aurrera, aurrera, garaitu edo

Burruketan ill bestela,

Gora mutillak, eguro goazen,

Arrotz zikiñak illtera,

Geure euskaldun fede garbia

Datozalako galtzera.

 

Zu ikusirik gogoratzen jat

Beste denpora batean,

Zelakoxea ziñean izan

Padurako ibarrean,

Zu zelakoa zinean baita

Nabasen moro artean,

Bizarra agertu zendualako

Batean eta bestean,

Nungo azañak ez diran illgo

Lurrak dirauan artean.

 

Beti ta beti izan zara zu

Alako argikaria,

Iruditurik Ipar-aldeko

Izar distialaria,

Lañotxo batek bere ez deutsu

Iñoz zikindu arpegia,

Millaka urtetan zu zara bada

Errien migarria,

Danetan nausi, danetan leneen,

O! zu Euskaldun Erria!

 

Gloria,zuri españatarren

Artean utsik garbia,

Gloria zuri dierri onetan

Ereiñ ziñean azia,

Beste guztiak zikindu arren

Zuk dozulako grazia,

Oso gordetan odol oitura

Ta izket añ miragarria,

Armeniatik Aita Tubalek

Españara ekarria.

 

Gloria, zuri, Erri ugari,

Dozuna mendi naiz atxa,

Zure semak zerren sorreraz

Dakarren euroen antza,

Odeiez gora direalako

Eregiten zeruruntza,

Bat bada andi, beste da azkar,

Bat eta beste umanta,

Beste erriak badauke bana

Zuk dituzu gaur eundaka.

 

Gloria zerren zure umeak

Galant diran gorputzetan,

Leialtasunez bardin bageak

Biotz eta arimetan,

Zoliak euren adimentuan

Asko andiak letretan,

Biurtsariak eziñ geiago

Erderaz eta Euskeran,

Solfan, kantuz te gerretan nausi

Leorrez zein da uretan.

 

Geiago oraindik neure Erria

Gura zinduket goratu,

Zure umantak baña gaur banan

Ezingo dodaz zenbatu,

Zerren zakustan jardin bat legez

Añ aberats ta loratsu,

Eta mueta danetakoak

Zelan dozuzan zuk sortu,

Zire begiok or ezin dabe

Zeiñ dan onena ezautu.

 

Txikia zara lurrez, Erria,

Birtutez aundi gaurdaño,

Etsyak ezin iruntsi arren

Zu añakorik ez dago,

Beste Suiza zoragarririk

Españak ez dau zu baño,

Bera ikusi daben nai nori

Baldin itauntzen bajako,

Gloria ori zurea ez danik

Ez deusku iñok esango.

 

aurrekoa hurrengoa