www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

ZORIGATX BI

 

                Bata da negargarri

                Bestea bildurgarri.

 

—Urjola andiokaz, domeka egunean,

Zetan zabiltz Juan Pedro ibai egalean?

Errekara begira orren arduratsu,

Arraiñen batzuk gura al dituzu artu?

—Ene Jose Prantzisko! artu nai dodana,

Da gure Usola gaur ito egiñ dana.

—Ixillik egon zaite, nun ta ze modutan?

—Diñoenez an beko arri pausoetan;

Zubitik bide piskat eite ezagaitik,

Etxat bada atsoa aldendu mundutik?

Neuk esan arren garbi denpora beukala,

Neuk esan bedratziak baño etzirala,

Neuk esan oraindiño meza nausitara,

Amarrak baño asko len elduko zala;

Ta alan da guzti bere irago mezea

Ez ekion, Usola eperik bagea,

Ez da arrietatik bada asi pasetan,

Atertu egiñ ez da sei egun oneetan?

Baña, zanean zala, buruan jarria,

Egiteko zalako beti berekoia,

A-or, zelan galdu daben gaur bere burua;

Artute ezagaitik nire kontsejua.

(Etxekoai emonik bazkari ederra,

Alan bere grazian, illgo al zan bera!)

—Etzaite ainbestean Juan Pedro estutu,

Zergaitik ez dakizun ito dan ziertu;

Etzaite barriz joan orretara goruntz;

Urak doazalako beti itxasoruntz;

Supitoan artzean aiñ barri tristea,

Dazaut errazala dala burua galtzea;

Baña kontura zaite, aurrera begira,

Zelan ez doian urik igoaz mendira;

Eta zuk igo arren bere puntaraño,

(Au da urak jaioten diran lekuraño),

Ez uste billatuko dozula andrarik,

Beruntz datozan urak goruntz eroanik;

Ez uste iñoz egiñ ez daben gauzarik,

Urak eingo dabela zuretzat bakarrik;

Zoaz gisajo ori jausi dan tokira,

Eta antxe lenengo jardunik begira;

Iruntsi daizunean aurkitzen ez dala,

Jatsi zaite beruntza uraren erara;

Ausaz ibilliko da bazterren batean,

Munara igo nai ta igo eziñean;

Baña goruntz bazoaz billatzera ala,

Zoratuta esango dabe zagozala.

—Ez dauke esan baño nazala zoratu;

Baña egingo dabe orregaz erratu,

Jose Prantzisko, nabil ni bene benetan,

Ito dala Usola badakit uretan;

Baña orregaitiño ikusi nai neban,

Noruntza azkenean egiñ ete eban;

Ez ebalako arek sekula bizitzan,

Besteren kontsejurik ontzat aurtu izan;

Alan da guzti bere gure Usola,

Uragaz nasi joan bada itxasora;

Barru au egingo jat puska bat nasaitu,

Azkenean dalako errazoian sartu;

Ta zerbait, noz edo noz egitea ondo,

Jose Prantzisko, ez da baten berez baño?

—Bai, obe da noz baiten ondo egitea,

Bai, obe beiñ edo beiñ zentzuna artzea;

Bai, obe azkenean alan umilltzea,

Bai, bai, tematu baño bakean illtea.

O! baña, o! Juan Pedro zuk ondo bazenki,

Ni bere zelan nazan andreagaz bizi;

Ez daki iñok ondo nor dan gure Iñazi;

Aren senar ez dana ez da bizi gaizki;

Mukertasunean da bardiñik bagea,

Santatxo bat izan da Usola zurea;

Txarrerako ez eukan sekula griñarik,

Eta gure atsoak ez dauka besterik;

Entzun ez dozu iñoz tigre ta legoiak

Prantzesak dituela eziten guztiak?

Baña, gure Iñazi ezi daikeanik

Iñon al da prantzesik edo ingelesik?

Itz onak balio ez, aiñ gitxi indarrak;

Alperrak izan dira egiñ alak danak,

Lenen lenengotik da ezigatx mukerra,

Amar illabetegaz jaioa da bera;

Ez deutsa kausiñorik iñoz eiñ legeai,

Bakar bakarrik bere buruko aixeai,

Jakin baneutsan nor zan, beragaz neu batu?

Ez beintzat, bai lenago mutill zar igartu;

Beragaz eninduen aiñ errez lotuko,

Urkatzea lenago neban esleiduko;

Etzan ez millagroa, bizar banakea,

Okotz ta ezpanean ari ernetea;

Eta baldin da baldin jaio balitz mutill,

Kirrilloak urratzen bearko eban ill;

Bai, zenbat bider prakak ta txapela jantzi,

Eta gizontzat pasau egiñ da Iñazi!

Alakoxea dauka arpegian antza,

Pipea fumetako iñon ez da lotsa;

Baña oraindik entzun piskat zer dan bera,

Prueba bat obea noatzu jartera;

Nai dot nik iragarri ak zer egiñ daben;

San Anton egunean Urkiolan aurten.

 

                    * * *

 

Amazazpi kandelaz igo eban ara,

Santuari jartera esanda joiala;

Eta, zer dala uste dozu eiñ ebana?

Sekula Urkiolan gertatu ez dana;

Ipiñi bearrean San Anton Abati,

Jarri eutsazan bere arerio bati;

Zeiñdan oiñpean daukan deabru gaizkiña,

Zazpi buru daukazan etxura ezaiña;

Eneban sisnistuko ainbesteraño nik

Euskaldun andra batek egin leikeanik;

Itandutean bada zelan zan ibilli,

Urkiolatik jiran zanean etorri,

Bapere lotsa baga eta arro arro,

Erantzun eustanagaz bildurturik nago:

Azaldu eustan berba zorrotzakaz garbi,

Deabrua ebala argitan ipiñi:;

Santuak ez daukala kandela bearrik,

Arek ez dakiala artzen bengantzarik;

Baña deabruagaz bagenbiltzan txarto,

Zorigatxa etzala etxean paltako.

Ea, neuk ez dakidan lau bei ta sei txarri,

Galantak igaz zelan ill deuskuzan guri;

Zortzi urteterdian ea, ez dakidan,

Zelan Urkiolara bera ez dan izan;

Eta iñoz ez dodan entzun plageari,

Kandela bigaz bear jakola eiñ argi;

Eta jarri beutsazan berak amazazpi,

Izan zala zor zarra pagetea gaiti;

Baña, oraiñ urtero ipiñirik bitxo,

Egon gura dabela deabruaz kito;

Ez dakigun gertatu igazko antzean,

Amar buru illtea geiago etxean...

A-or, irurogetasei urteko atsoak,

Lotsa bagarik bota eustazan bertsoak!

 

                    * * *

 

Oraiñ, zer diñostazu zer dala Iñazi?

—Sorgiñaren izena aurki dau merezi,

Usola azkenean zuzendu dau urak!

Iñazi, kastigauko urrean dau suak!

 

Gureko zorigatxa bada negargarri,

Zuenekoa, ez da oso bildurgarri?

Errezki zabal eta nasai naz jarriko,

Entzunik zure kejak gaur Jose Prantzisko!

 

aurrekoa hurrengoa