NEKAZARI ERNEGAU BAT
Mitxel nekazaria bizi zan erneguz,
Bere suerteagaz ez iñoz soseguz,
Ez eukalako arek beste egarririk,
Aberats izatea munduan bakarrik;
Beti ebillan nondik arto asko batu,
Al ebana auzoan egiñagaz ostu;
Ziñoan: «nik baneuka ondasun naikoa,
Munduan nintzateke zorionekoa».
Bardin egoanean oian bere lotan,
Nondik aberastuko ebillen pentsetan;
Itzain bere bazan ta, edo noz bidean,
Ebillan gau ta egun lana eukanean.
Burdi bat ikatzagaz bein joian olara,
Logureaz zabuka ezin joan zala;
Bildurturik etzin zan ikatzen gañean,
Idiak ez egien artu ankapean.
An bere laster lotan asten da amesetan,
Betiko aberastu zala bein benetan;
Bilbora etorrita ontzi bat eukala,
Beretzako india asko ekarzana;
Eta urtenda goix goix bere baserritik,
Gaberako atzera biurtzea gaitik;
Uste eban galopan joiala zaldian,
Aztu zan lo joiala olaruntz burdian:
Ta noz eban sinistu ontzien lekura;
Elduta sartutea dirudun barkura;
Jatsiten zalakoan lurrera zalditik,
Mitxel ameslaria jausi zan burditik;
Eta jausi ez eze arturik burdiak,
Erdibitu eutsazan berna azur biak;
Orduan dazau zelan zoriontasuna,
Gozetako bear dan lenen osasuna;
Eta konturaturik zala kastigua,
Izan eban suerte alako gaiztua;
Diño penaz beterik: «sano banengoke,
Ai pobre bizi arren kontentu nintzake!
Osorik daukazanak almen ta zentzunak,
Kantau lei daukazala aberastasunak».
|