www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

GURE ARETXAREN KERIZPEA

 

                Eskribidu zan irakurteko ustez

                gure Aretxaren azpian 1897ko Garagarrillean

 

Egiñagaitik Mundu

Guztia aratu,

Au lako kerizperik

Baña non billatu?

Nik beintzat nai ta nai ez

Bear dot autortu,

Kana euskaldunean

Gaur nazala sartu,

Eta biotz au zelan

Aiñ jatan zatitu,

Ez dakit bizitzeaz

Zelan dan gelditu.

 

Ez dot iñon zapaldu

Lur bat aiñ dontsurik,

Paradisuaren antz

Geiago dabenik,

Bertan daukagulako

Aretx bat zutunik,

Mundu danak Arbola

Santua deiturik,

Osterantzean, non da

Beste Gernikarik

Arboleaz ainbeste

Entzute daukanik?

 

Bere azpian barriz

Zeinbat gizalditan,

Batu ziran asabak

Euren legegintzan;

Eta nik gaurkoagaz

Egon naiz birritan

Deitzera euren seme

Nai dogula izan,

Eta aurrera bere

Urtero bai bertan

Gura neuke anaiok

Alkartu gaitezan.

 

aurrekoa hurrengoa