www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

DIPUTAU-GEI BAT

 

                Txori danak eguak,

                Batzuk obak kantuak.

 

On Kaixok, zelan daben nai diputau izan,

Ikusi dogu emen pobre baten gisan;

Limosna bat legetxe botoak eskatzen,

Kapelea nai nori eutsala erazten;

Ibilli da etxalde, ta erririk erri,

Askok burla egiten eutsala berari;

Beste batzuk aurrean ondo esan arren,

Atzea emotean laster saltzen eben.

 

Auxe da bai, auxe da oraingo mundua,

Ezin leike nai nogaz bat egin burua;

Ez da besterik emen bakotxak berea,

Dana da andi-naia, dana da temea;

Txiki zalerik iñor ez dot aurkietan,

Danok igo-bideak gabiltzaz topetan;

Besteren faltak barriz dakarguz kanpuan,

Noberarenak ezkutau etxean barruan;

Umilldadea nonbait egin dogu galdu,

Karidadea diru gitxigaitik saldu.

 

Politika dontsuak! zer ekarri deusku?

Babelera mundu au egin dau biurtu;

Gaurko gauzokaz, nok zer leike zuzen esan?

Alan bagoaz nora ez dakit goazan.

Baña gure on Kaixok batez bere nau ni,

Moldaerau zelanbait egitera jarri;

Ikaratuta nauka jaun onek sekula,

Alkate bere izan ez dabenak gura;

Zelan aurten sartu dan diputau tratuan,

Bere izen ederra galtzeko taiuan.

 

On Kaixo jaiotzatik da lotsor, otzana,

Ezdabaidetarako iñoz gauz ez dana;

Gañera da bildots bat legez baketsua,

Iñogaz asarrerik ez eukitekua;

Baita jakiñ dabena diru asko galtzen,

Auziari lekurik emote ez arren.

 

Oraindiño geiago, da praille antzera,

Nekez batu oi dana gizonen artera;

Bere familiagaz beti dot ikusi,

Erretiroan legez jakulako bizi;

Orrexegaitik nago oso sinistituta,

On Kaixok dakarrela burua galduta,

Botorik emongo nik beintzat eneuskio,

Zergaitik diputautzat ez daben balio.

 

Gizon guztiok bere, naiz izan personak,

Danak legegintzako doguz zentzun onak?

Txoriak bere izan arren egaztiak,

Kantetako al dira danak egokiak?

Asko ez dira gauza kaioletarako,

On Kaixo ez dan legez kortietarako;

Ara joana gaitik ezpada kantari,

Esateko egia oso eta garbi,

Zer deutsa egiñ arren joan da etorri,

Erriaren onen bat ezpada ekarri?

Eta zelan goazen aurrera txarrago,

Igaz gaizki ta aurten, piskat okerrago;

Ez ditugu egingo kontuak atera,

Zer izango dan gugaz bagoaz onela?

Berau gaitik bear au agertu nai neban,

Itsu egozan asko argitzeko eran.

 

O! baña lastimea amaitu baño len,

Aurten boto eguna sartu jaku emen!

Alan bere balio daizkun urrenguan,

Jentea jarri nai dot gaurdanik kontuan;

Augaitik puskatxo bat bear dot luzatu,

Kreiturik galdu baga on Kaixo salatu.

 

Irakurla maitea begiratu ondo,

Zelako gisajoa dan gure on Kaixo;

Porru errenteroa zerbait esatera,

Joan jakon goix baten berari etxera;

Dran dran atea jota dator neskatxea,

Diñotsa Porruk: nai dot nausia ikustea,

—Ezin ziñaike Porru, nausirik ikusi

Gau txarra pasau dau ta dago oso gaizki.

—Benturaz ere eban bart larregitxo jan?

—Ez, Porru, bategaz zan berotu disputan.

—Bategaitik ez al zan ainbeste berotu?

—Bai, Porru, iñoiz alan ikusi ez dogu.

—Zeinbat obeto eban ezetan ez nastau,

Bakean egiteko osasuna gozau!

Gisajoak urtetan badeusku diputau

Madrillen bearko dau askogaz disputau!

 

                    * * *

 

Gizonak zetan daukan berezko modua,

Atantxe bear leuke artu enpliua;

Baña aiñ gatx da ori gatxik bada ezer,

Agaitik mundutxo au beti dabill oker.

 

aurrekoa hurrengoa