TOMAS ETA TOMASA
Tomas eta Tomasa, senar emazteak,
Ezkonbarriak ez da, aiñ gitxi gazteak;
Zelan dauken etxea trastez jantziteko;
Sarritan erabagi dabe erosteko;
Ogei garrenaz dira, irago dan udan,
Bilbora izan eta lenengoko dendan,
Tomasek esan eutsan laster Tomasari:
Ementxe dagoz gauzak onak ta ugari,
Sartu gaitezan eta jakin daigun zegan,
Guk bear doguzanak emon nai dabezan;
Emeretzi urtetan ortxe gara asi,
Ta baten bere ezer ez dogu erosi.
—Tomas enoa orra, zergaitik euskeraz,
Batek bere ez daki, ezpada erderaz;
Baña euskaldun dendan, ete dauz Tomasak
Erosi espaldian nai dabezan gauzak?
Erosiko ebazan Tomasak poz pozik,
Euki al izan baleuz diruak osorik;
Baña ogei garrenez tripan zeinbat gura,
Bilbotik gastau baga ekarri dau ura.
|