www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

JESUSEN TERESA SANTEARI AMODIOZKO KANTU BAT

 

                Ene adiskide maite Iñarrako On Antoniori

 

Españatarra nazalako ni, nago zerura,

Neure biotz au ordu onetan jasoagaz;

Españatar dan santa bat zerren neukean gura,

      Alabau gaurko kantuagaz.

 

Zabaltzen doa zerua egun pozez betea,

Alako santa arrigarria danarena;

Nok leukekean berberak eukan lako lumea!

      Nok amodio Jesusena!

 

Bai, Karmeloko lirio zuri parebagea,

Kantau daizudan zure egun au jagitean;

Jarri nagizu beian itxirik soru tristea,

      Siongo mendi ederrean.

 

Igoa zara Esposoaren abiara zu,

Uso sotilla, emengo bullai urrindurik,

Goian dozuzan urruetakaz gaur nadin batu,

      Soñutai on bat, ai, baneu nik!

 

Ze pozik daben azuzenazko lora salletan,

Jaunak girotzen zu lako lora eskertsua;

Amodiozko aixe bigunaz zerren goietan,

      Arnasegia dan gozua.

 

Ulle-kopeten albeni baten zenduan jarri,

Katigaturik Esposoaren arimea;

Zure begiak jakozalako ispillugarri,

      Nun bera nai dan ikustea.

 

Lora lurrenez eztitutako urruetakaz,

Deitutean zuk Esposo laztangarriari;

Zentzuna galdu baleu legetxe iztxo leunakaz,

      Asiten jatzu berbaz zeuri:

 

Autortu-idazu, norena zara neskatillea?

—Galai ederra, ni naiz Teresa Jesusena.

—O! Uso zuri neure ortuko loren lorea

      Ni nozu Jesus Teresena.

 

—A! Sunamitis, itzuli-dazuz begi lau lauok,

Zizpuruz urtzen zagozan ene tortolea,

Zenbat anpulu geiago daben botaten eurok,

      Naiago zaitut ikustea.

 

—Nire biotz au kutun laztana, zauritu dozu,

Begiratute zuk egiñiko aiñ samurraz,

Urre gorrizko ulle orrekaz zuk lotu nozu,

      Preso naukazu asko guraz.

 

—Ai! Esposoa esku orregaz eidazu batu,

Nire esku au gaur deutsudana eskiñiten;

Ai ene bada! arimatxo au jat arikatu,

      Zure amorez noa ilten.

 

Ain badantzute atsegintsu ta arimazkoan,

Enkantuz bertan Esposea zan lo geratu,

Zeiñ maitetzallek amodio aiñ garbiz besoan,

      Iñor egiñ dau au lez batu?

 

Taupaka dagoz bien biotzak soñu batean,

Amodiozko besoz sendaro amarraurik;

Alako berbaz bien arimak euren artean,

      Bat egiñago geraturik.

 

Batak diñotsa: eutsi urratu dozun biotz au,

Eutsi neure au, au da besteak diñotsana;

Zauritu-idazu zeure amorez geiago berau,

      Zauri bat oso jarri Jauna.

 

Au ikustean uts urdinean jatsiaz bera,

Dator serafin ego zabal bat Teresana;

Nok jaurtigiten deutsan saeta bat biotzera,

      Eta irago bereala.

 

Orduan jakoz amodiozko errekak asten,

Orduan eldu ill ez dakion Esposoak;

Orduantxe da lirio odol gorritan nasten,

      Orduko penak, ze gozoak...!

 

Maitetzallea samurtuten da, bai eta jantzi,

Egiten deutsa larros ederdun girnaldea;

Itxasoari lanbro gozoa eutsan erantzi,

      Otzarotzeko Esposea.

 

Esmeraldazko laranja eta sagar zugatzak,

Azukarezko ale urtsu ta umaotuak;

Eskiñiteko euren besanga aiñ aberatsak,

      Lurrera daukez makurtuak.

 

Lora guztiak inguruz dabe esitzen dana,

Dosel kerizpe-garri eder bat egiñagaz;

Esposearen arima eta gorputzagana,

      Lengo zentzunak biurtuaz.

 

aurrekoa hurrengoa