BLAS LAU OPIZIO
Blas ei zan ieltsero, argin ta arotz berez,
Guztietan arro, ta danetan baperez;
Pintetan bere zala bera lenengoa,
Sinisturik ekarren dotore burua;
Lonja zar bat erosi ak eban kalean,
Ta gogoratu jakon kafea jartea an;
Zelan orretarako puntuan egoen,
Nai eban ipintea ainbat galantoen;
Au gaitik lagun bati ekarren asmoa,
Agertu ta eskatu eutsan kontsejua,
Diñotsa: «gura neuke kanpo eta barru,
Orma ta tabiketan ieltsoz luzidu;
Gero edurra legez ederto zuritu,
Azkenez pinturazko lorakaz politu;
Erakutsirik neure abilidadea,
Danak deitu dagiden Blas pintatzallea».
—Zer deritxazu lagun ditudan asmoai?
—Onak baño obeka deritxat dan danai;
Baña nola nai dozun kontsejoa artu,
Emongo deutsut eta Blas ez aserratu,
Zuk legez nik banekiz opizio asko,
Pinturaz aurrenengo neuke polituko;
Gero ieltsoagaz luzidu guztia,
Iñok tatxau ez daian ango pinturia;
Zelan ez dozun bere leun leun luziduko,
Zuk eiña dala danak deutse igarriko;
Ieltsozko lan ori amaitzen danean,
Zurituizu kareaz edurra añean;
Baltz une bat bagarik dan danean bardin,
Dirudiala eun bat jarri dala egiñ;
Esan dagien: «Blasek gaur beintzat zuritzen,
Badaki jakin arren len utsik zikintzen».
Opizio asko ta guztietan gaizki
Jakin baño obe da bat ondo ikasi.
|