www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

LIBURU ONERI

 

Neure eretxi asko dituzun

Liburu kantalaria,

Izango zara askorentzako

Benturaz poztugarria:

 

Ta bear bada ez gitxirentzat

Garratza zelan ozpiña,

Au da, batzuen gozoa eta

Bestientzako samiña.

 

Guztiai naia beteta arren

Egiñagatik alegiñ,

Ezin neioladan danai emon

Bakit gaur zugaz atsegiñ;

 

Ta iñok ezin leiken gauzarik

Eskatuterik ez dot nai,

Baña barruko ene eretxiak

Kantau garbiro zugan bai.

 

aurrekoa hurrengoa