|
UDAKO GAU OSGARBI BAT
Neure adiskide On Jose Artola bertsolari gazteari
I
Zeruak zabaltzen dau
Gabeko estalkia,
Izarrezko lorakaz
Ornidu ta josia;
Erregiña bat legez
Burdian illargia,
Doa uts urdiñean
Zidar urrez jantzia;
Ederra ete daukan
Ikusteko arpegia,
Billatu nairik dabill
Ibai saill bat geldia.
Firi firitxo dator
Aixe zirimiria,
Zizpuru bigunakaz
Esnatzera orria;
Eta lorea pozik
Andia zeiñ txikia,
Dago atsegiñetan
Edanaz intz eztia;
Egunak deutsalako
Emoten egarria,
Eguzkiak sartzean
Izpi zorrotz goria.
Naiz da goisetan izan
Barritsu bat andia,
Abian dago lotan
Gaututean txoria;
Urtenda bere etxetik
Barriz ontz itxuxia
Uluka ta uluka,
Dabill errondaria,
Eta entzun orduko
Aren zantzo zolia,
Sasi-pean izartzen
Da ariñ ipurtargia.
Mendiko txarkotxoa
Aiñ da murmularia,
Gabetan ak dirudi
Jende pillo andia;
Eta erretxiñolak
Baldin iratzarria,
Badago, ta badauka
Kantetako aldia,
Itxita epeltxorik
Lo egoan abia,
Alegeretu oi dau
Ingurumai guztia.
Ederra da benetan,
Zeruan illargia,
Ederra duda baga
Izarren arpegia;
Ez da bere tristea
Ontzen ulu zolia,
Naibagegarri bere ez
Ipurtargi txikia;
Erretxinola azkenez
Kantuz bada asia,
Miragarritzat daukat
Udan gau osgarbia.
II
Biotzean dau sartuten
Gabak berez tristurea,
Zeru lurrak egon arren
Ondoen apaindurik;
Naiz da sortitzak agertu
Berak al daben galea,
Baña norbera badago
Baso baten bakarrik,
Samurtzen da arimea,
Gaba dala jakiñik.
Izar zuri zurbiltxoak
Uts-urdiñ zabal orretan
Erratu batzuk legetxe
Ibilli oi diranak;
Dirudie lur au largau
Eben espiritu onak,
Emengo presondegitik
Askatu ta joanak,
Jauna billatu eziñik
Zeruan dabiltzanak.
Ainbeste zuzi suturik
Zeruan dakusguzanak,
Illargiak eurakaz bat
Illunpeko lur oni;
Bialtzean errañuak
Esan leike direala,
Zoriondunen begiak
Edo nundik beroni,
Begiratu nai deutsenak
Gizon lo datzanari.
III
Aiñ dira enkantugarriak,
Gabak dituzan ezkutapenak,
Arima zoratu oi dabe
Jaunaren alako bear eskergak.
Euretan arritu egiñik,
Neurtizgei ederrak ditut billatzen,
Jeoba adorau egiñik,
Ixillik aurrean natxako umilltzen.
Lirea jausten jat lurrera,
Begiak orduan jaso zerura,
Biotzak al baleit bertatik
Urtenda araxe egatu gura.
|
|