www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

BOTOZKO FERIA

 

                Gipuzkoako euskeran

 

—Zer esan nai ote du Joxe liberalak?

—Nere ustez frankoak diradela danak.

—Orduan diputadu ez doa irtetzen,

Karlistarik batere emendikan aurten;

—Ez seguru karlistak zergatik dirua

Nai duten orain artu, saldurik botua;

Ta gaur bear dana da poltsa bai erantzi,

Ta karlistak nai dute boto-diruz jantzi.

Joxe ez dakit bada, liberalak ere,

Ote diran iñori diru emangure;

Egia da zabalik dakarde agua,

Baña, gaurdaño danak itxirik eskua;

Ta obeto liteke mingaña euki geldi,

Eta zabal eskua diruz erabilli.

Patxi, zaude ixillik, keia tximinian,

Agertzen bada, sua dago sutegian;

Euki azkeneraño ferian txikoa,

Bezela, sokarekin loturik botoa,

Ematen dizunari gizenena poltsa,

Egin zaiozu ari zuk botoa bota;

—Eta zer egin gero oponioari?

—Itxi alde batera maketo danari;

—Zeiñ da oponioa maketo eztana?

—Jaungoikoaz batera euskal-lege zarra.

—Argatik gure aita ez da liberala,

Eta karlista ere ark dio eztala;

Zergatik batzuek, ta zergatik besteak

Dio dizkigutela ekarri nasteak

Eta naste oriek ipiñi burruka

Gure lege zarrakin geienok aztuta.

—Orduan enijoa botorik ematen,

Ez danari Euskaldun uts utsik agertzen.

—Ondoen eingo dezu gaur orixe Patxi,

Eta lege zarrari zintzo zintzo eutsi;

Eta karlistak eta berdin liberalak

Bijoaz Ebrotikan aruntza dandanak;

Ez degulako emen bitzuen faltarik,

Euskaldunen odola bageunka garbirik;

Eta orregatikan danak Foru-zale,

Diote diradela lotsrikan gabe!

Baña beren temakin bitzuak naiago

Dutela irtetzea, ni orretan nago.

 

aurrekoa hurrengoa