www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

EKATXA

 

                Zorrilla jaunak erderaz egiña

 

Zer nai dabe uts urdiñ argi iraztekoan

Odeiok pillaturik asarrez gaur ala?

Egiñik Burzerua onenean estaldu

Burrukarako legez gertetan dirala?

 

Ze zanek arrastaka daroaz osarteetan?

Ze indar ezkutukok deutse bultzatuten?

Zeru zakon zelaiak argitzalkla bagarik,

Zearka ibilliaz dabezala isten?

 

Ze biskor, ze agudo direan metatuten!

Banandu alkargandik baita bereala,

Izar-erria dana osoro illundurik,

Urdin pozgarrikoan ipinirik gaba.

 

Mendien gañetatik laban labanka doaz,

Itxas orroetsuruntz astiro ixillik,

Illunpez upaturik zeru alderdi biak,

Lurra euren barruan zarratu egiñik.

 

Iges iges badoa, igesi Illargia:

Iges iges izarrak doaz ezkutetan:

Agintzen osarteetan odeiak utsik dabe,

Izar-erririk oztaz dogu begiztetan.

 

Alperrik nekatuko gara ikuste arren,

Eun baltz izugarriak gorde dauz atzean,

Zeinbat nekatuago zulatzen ein begiok,

Ainbat jarriten jakuz odeiak aurrean.

 

Eurak bakar bakarrik geroago geiago,

Mundu lo dagonari datorkaz gañera,

Berau bere bidean doian ots bakotxean,

Besteak inguruak doakoz artzera.

 

Oñeztuen argira esan lei direala

Odeizko metak mendi ikaragarriak,

Garra darioenak euren erraietatik,

Beste batzuk zaldizko armada andiak.

 

Beste batzuk esan lei piñuidak dirala,

Desbardiñak dituez kopa ta kanpuak,

Koloreak beingoan barriak aldaturik,

Dabiltzaz aruntz onuntz ezin geldituak.

 

Ze besok, ze megopek bultza ta zuzentzen dauz?

Nok euren erraietan diardu berbetan,

Urrumaka doiala osti burrundaria,

Trujua euren barrutik baita arinketan?

 

Ausaz danen erditik Egilla altsua doa,

Lurraren ertz bazterrai begiratutera,

Ete doian mundua oñetatik galdurik,

Aurkitzen dan lekutik alde egitera.

 

Edo doakon nago burdiaren ondoren

Txerren zital erkiña jarten illunpean,

Meteturik odeiak aren gloriaren ta

Beronen zorigatx ta illturen artean.

 

Benturaz euretatik, ete da bat edo bat

Kerizpetu ebana Sinaiko mendia,

Ezkutapen gartsuak argitzen ebanean

Bertara igo eban igarla andia?

 

Edo ausaz ete da euren artekoren bat

Sodomara ebana sugarra isuri,

Edo itxasoetan mundua ondatzeko

Urjol gei andiren bat dabena iruntsi.

 

Izarraturik gabak urriñetatik diñost,

«Ara an zure Jauna, an ezkutau jatzu»,

Gau odeitsua barriz deiez deiez dagokit,

«Jaungoikoa urrera oraintxe datortzu».

 

Bazatozkit, o Jauna, zure mantuko orlok

Suzko odei artean ditut begiztetan,

Tximistaka zeruan zearka zoazala

Arpegi txit dontsua deutsut ezauketan.

 

Dazaut zure kerizpe doiana kolortzaka,

Igerian odeiak dabiltzala pillak,

Dazaudaz lurrun ketsu ugarien erdian,

Danielen amesak ta mamu zurbillak.

 

Dazaudaz zure oñatz ezin nik ikusiak,

Ostien amorruzko erroien artean,

Zure burdiko txinpart biziak tximistetan,

Dazautsut arnasea Akilon aixean.

 

Airean zear doian lasto igar bat baño

Jauna, zure aurrean besterik zer gara?

Zu barriz begiz egun, kerizpez goi urdiña

Putzaz sortitza eta Betikoa etzara?

 

Bazaudaz, o Jauna, nik, adorau gura zaitut,

Espirituaz auspez nagotzu oñetan,

Miña dot mutu zerren ez daben adietan,

Jeobagana eltzen diran kantuetan.

 

Uso ibar zaleak, urruok ekatzuez,

Surrumurru samurra baita iturriak,

Baso berdeak zeuen murmullutxo gozoa,

Jaunari kantetako batera gloriak.

 

Zuen otsa baletor oraiñ nire arpara,

Berotzen banau Jauna zure espirituak,

Igarlearen sua biotz au gorituta,

Nire kantak litzakez bardinm bagakuak.

 

Orritxoena baño eztiago litzakez,

Alperrik Aprillean arena da gozo,

Fenisari atzea emongo leuskioe,

Erretxiñola lotsaz leukee gorrituko.

 

Kantu aiñ eregiak urrin itxiko leuke,

Eremu luzeetako korront ots apatza,

Baita baletor bere txirringolan txirrinkaz,

Irrintzaka irradan itxas truju latza.

 

Lira onegaz baña makurtu bear dot nik,

Odeiez apaindurik zakustazanean,

Illten jat eztarriau bozau indarrik baga,

Oñeztuka zeruan Zu zoazaneana.

 

Azken bagako zure espiritua doa,

Begi leusotuok naiz ondo ez ezautu,

Arima onek zurturik jarririk belauniko

Odeien kolkoetan adoretan zaitu.

 

aurrekoa hurrengoa