ON ANTONIO TRUEBAKOAREN ERIOTZEARI
AMALAUDUNA
Muturik daukaguz gaur koplakariak,
Ez ditut entzuten euren bersuak,
Ixillik artzaiñen alboka zoliak
Danbolin txistu ta txilibituak;
Nun dabez irrintzak bideko burdiak?
Nun dira gazteen bai, ujujuak?
Bide, baso, solo, kale ta etxaldiak
Orain badakustaz oso mutuak?
Errotak ez dabe otsik gaur egiten,
Ez dantzut oletan gabi soñurik,
Euskal-izatea, ai, jat iruditen,
Dagoala miñez naigabeturik,
Bere kantaria jakolako ilten,
Ez dauka penia baño besterik!
|